Zelan biziraun jakintzaren gizartean?

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-03-04 17:04

 

Orain dela aste batzuk Daniel Innerarity, filosofoa egon zen gurean. Arratsaldeko hirurak inguruan hitzaldia hasi zen, gonbidatuak esan bezala, hitzaldi bat emateko ordu txarra. Hala ere, ikasle fin-finak garen heinean zintxo-zintxo eta adi-adi egon ginen.

 

 

Innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Lehenago esan lez, filosofoa eta saiogilea da. Egun filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean eta aldi berean kolaboratzaile lanak egiten ditu El Pais, El Correo edota Diario Vasco egunkarietan.

 

Jakintzaren gizartean bizirauteko aholku batzuk eman zizkigun. Aldez aurretik baina, tesi batzuk bota zituen gonbidatuak. Daukagun arazorik larriena ez da larregizko informazioa izatea, baizik eta larregizko informazio hori kudeatzeko gauza ez izatea da. Egungo erronkarik nagusiena gehiegizko informazio horren kudeaketa da.

 

Innerarity-ren esanetan erabiltzaile sumisoak gara. Gizartea indibiduoa baino inteligenteagoa da, jakin dezakedan baino informazio gehiago dago gizartean. Gauza pilo bat maneiatzen ditugu beren funtzionamendua ulertu gabe, hala ere, gure nahiak asetzeko baliagarriak dira oso, eta horrexegatik erabiltzen ditugu. Biziraun genezake jende inteligenterik gabe, baina ezingo genuke biziraun prozedimenturik, prozesadorerik eta horrelako gauzarik gabe.

 

Erabiltzen ikasten da eta modu honetan azaltzen digu zergatik umeak hain gustura dabiltzaten ordenagailuekin eta teknologia berriekin. Medio berrien konpetentzia gutxienez hamar urteko denborarekin ikasten da.

 

Beharrezkoa da posiblea denetik egingarria izateko transformatzen duten mekanismoak asmatzea. Mekanismo hauek baliogarriak izan behar dira zarata informatiboarekin bukatzeko. Bukatzeko, Daniel Innerarity filosofoak bost estrategia bota zituen jakintzaren gizarte honetan ahalik eta erosoen bizirauteko:

 

  • Atentzioa kudeatu
  • Informazioa ezabatu
  • Norbere buruan pentsatzea
  • Kooperatzea
  • Labur izatea


Utzi iruzkina: