Patxi Trapero Interneteko komunikazioa bermatzen

komunikazioa 1456150559157 komunikazioa | 2008-05-20 19:07

Inoiz entzun gabeko hitza zen Bloga niretzat. Egia esan multimediako punta puntako gaiak ikasketa hauei esker ezagutzen ari bai naiz. Aurreko batean Patxi Traperoren bisita izan genuen Huhezin eta gai honen harira mintzo zitzaigun Zumarragatarra.

Blogari honek gaiari buruzko noranzko bat eman zigun eta bere hastapenak laburbildu zizkigun.  Aipatzekoa da, berak zioen modura, behin hasi ezkero utzi ezina egiten dela, nolabait engantxatzen duela. Baina zer du txarra komunikazioak? bizio ona izan liteke alegia.

Denbora behar da, baina oso erraza da behin ikasi  ezkero blogean idaztea eta zure artikuluak libreki editatzea. Interneten libre nabigatzen du zuk idatzitakoak eta edonork irakurri lezake. Askeak dira gaiak, zuk aukeratutakoak eta gainera ez duzu inolako mugarik. Zure blog propioa izan dezakezu, baita lagun taldearena edo lanekoa. Informatiboa, publizitarioa…nahi duzun modukoa baina blogari izatera gonbidatzen zaitut. Sartu Blogak.com eta nabigatu. Hartu eman polita batida zure iritziak emanez beste blogari batzueri eta baita zure blogari buruzko iritziak


Utzi iruzkina: