Kasketa

Gorantz goaz

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 23:45

Eskailera asko ditugu oraindik igotzeko...


Gehiegi dago

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 23:30

Daniel Innerarity filosofian aditu den bilbotarrak hitzaldia eskaini zuen otsailaren 21ean, Huhezin. Informazio gehiegikeria izan zuen hizpide, eta informazio gehiekieriaren kudeaketaz, ezagutzaren gizartean.   Innerarityren esanetan, "gizakiak lanean eta bere egunerokotasunean geroz eta informazio gehiago jasotzen du, urteetan aurrera doan heinean". Esan bezala, kudeaketari ezinbesteko irizten dio. Kudeaketarako aukeraketa gakoa dela ikusten du, baliagarria eta baliagarria ez dena bereiztea.   Bost aholkurekin amaitu zuen: Arretaren kudeaketa Informazioaren aukeraketa eta bazt...


Patxi Iraeta da izatez. Zumarragarra da izatez. Bertako udaltzaina da lanbidez, bokazioz, berak daki. 1990ean hasi zen isunak jartzen. Ez dut beragatik isunen errekoreagatik idazten, ez dit eta oraindik jarri. Isunen orri koloredunetan ez ezik, interneten ere idazten du. Interten, ordea, ez du Iraeta abizen, Trapero baizik.   Gauetan bihurtzen da Iraeta Trapero. Patxi Trapero blogean idazten du, eta "gustura". Munduko desastreak ahazteko baliagarri zaio eraldatzea. Maiz eraldatzen da, maiz berritzen du bloga, eta denetik biltzen du bertan. Testuetatik harago bideoak eta musika ere...


Google Calendarra plazaratzea da eskatzen zaigun ariketetako bat. Arazo etiko bat dut, ordea. Nik eskolan aurkeztu aurretik erabiltzen nuen, eta erabiltzen dut. Hori dela-eta, ez dut uste nire agenda plazaratzeko moduan nabilen. Behar bada ez naiz hain 2.0 izango, baina zein asmo dudan plazaratzea uste dut bizitza kontatzea dela eta, printzipioz, ez daukat exibizionismo pretentsiorik. Jendeak nondik nora nabilen jakin dezan bada harrapatu nahi nauelako, ez dira horrenbeste nire atzetik ibiltzen direnak, eta dabiltzanek badakite lehenago edo beranduago harrapatzen. Gainontzekoei ere ez zaie...


Gu ta gutarrakeko gutarrek Zumaian Jon Maia izan zuten gonbidatu, eta Maiak Ternuarat jotzen zuten arrantzaleen gaineko bertsoak kantatu zituen, duela mende batzuk iparraldeko bertsolari batek sortuak. Entzuna dut Maiaren Apaizac hobeto hitzaldia, eta bertan kontatzen ditu bertsoen eta Ternuarat bidaiaren nondik norakoak. Karidadeko Bentak ere abestu zituen bertsook. Oraingoan gutar ukituarekin, honako bideo honetan:  


Valentziako ilargian

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 22:44

Inongo lotsarik gabe itzuli dut "en la luna de Valencia" esaera gaztelaniatik euskarara. Zenbatetan entzun izan dugun, lehen gehiago, esaera hori. Errua askotan ikasleari egotzi izan zaio, baina ikaslearena da errua? Orain dela urtebete erakutsi ziguten eskolan bideo hau, Kamio telebistatik lapurtu dudana. Beste bideo interesgarri batzuk ere badaude bertan, baliteke beste egunen batean ere bertan atzaparrak sartzea. Printzipioz hau da sartu-irten batean lapurtu dudana.    


Ez naiz erradikala

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 22:30

Bata ala bestea? Bata eta bestea. Firefoxa ala Explorera, biak ala biak. Aitor dezadan, Explorerra erabiltzen dut batik bat, eta Firefoxa oso lantzean erabiltzen dut. Ez dut ezer baten edo bestearen aurka eta ez alde ere. Orain arte Explorerak ez dit arazorik eman, eta alferrik hasiko naiz Firefoxa goratzen, sentitu gabe. Firefoxaren alde nabarmen egiteko alderdi bakarra Xuxen lotzeko aukera da. Izan ere, abiaduran ez dut desberdintasunik antzematen, beharbada, uste baino pazientzia handiagoa izango dut, beharbada. Pestainen kontua nire Explorerrak ere badu, beraz, ez dit balio alderat...


Bost!

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 14:52

Bost blog aipatu behar ditut, baina ezer baino lehen, aurretik esan nahiko nuke ez naizela blogetan hara eta hona ibili zalea. Blog bat bakarrik bisitatzen dut sarri eta hori Juan Luis Zabala idazle eta kazetariaren bloga da. Gainontzekoak entzunda ditut, baina ez naiz fidela bisitatzerakoan. Bost behar ziren eta...Inon izatekotan, esan bezala, Juan Luis Zabala idazle eta kazetariaren bloga da. Liburu bat ere kaleratua du izenburu berekoa. Sarri-sarri askotariko harribitxiak uzten ditu: bizitzako pasarteak, iritziak, zalantzak, olerkiak... Gomendagarria zinez.Etxebarri Iban Aranzabal blogar...


Postaria etorri zen

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 14:42

Mezua jaso genuen. Ezinezkoa dela pentsatuko zuketen askok, baina postariak atea jo zigun. Eskutitz bat zen guretzat, jaso nahi genuen eskutitza. Iosuren eskutitza. Ez zigun eskura eman, baina eskura jarri zigun.Letren bidez besarkatu egin gintuzun.Doala beste bat bueltan, postari. Sarri etorri!


Zuregatik, Iosu!

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 14:40

Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora b...