Kazetari 'multierdia'

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 13:41
3

Joxe Aranzabali Faroan irakurri nion kazetari multimediari buruzko artikulua. Pozik antzematen zitzaion Aranzabali berrikuntza hori dela-eta. Nik, ordea, beti izan dut zalantza gauza asko eta denak ondo egin litezkeen, eta zalantza baino kezka nuen gauza asko egitean galtzekotan zerk galtzen zuen. Aranzabalek gehiegi idealizatu zuela iruditu zitzaidan, eta horrela frogatu nuen gerora Debagoieneko hitzaldi batean:

Han zen kazetari multimedia. Bideo kamerarekin irudiak jaso zituen lehenik, handik eta hemendik. Argazkia atera zuen ondoren, baina argazki kamera atera aurretik koadernoa eta boligrafoa atera zituen. Nire artean pentsatu nuen "arrazoia zuen Joxek", baina usteak ustelegi: argazkia atera eta berriz bideo kamerari eutsi zion; ondoren, dena gorde eta alde egin zuen.

Zer ez zuen jaso kazetariak? Mamia. Irudiak zituen, argazkiak zituen, baina ez zuen hizlariak esan zuenaren berri jaso. Hitzaldien aurkezpenerako eskuorriak balio izan zion gero albistea osatzeko, ez zuen aurkezpen orritik aurrera egin, hitzaldiaren berri eman beharrean, hitzaldiaren aurkezpenaren berri eman zuen. Aurreko asteko albisteari, hitzaldiak aurkeztu zireneko albisteari, irudi berriak jarri zizkion, ez zuen besterik. Ekintza aurrera zihoan, baina albistea lehengo bera zen. Debagoieneko udalbatza batean, egoera bera ikusi nuen egun batzuetara.

Kazetari multimedia diogu, eta etorkizuna izan liteke, baina uste dut lehenik ondo pentsatu behar dela nola egin; izan ere, mamia albo batera utzi behar badugu, albistea ez da albiste izango, nahiz eta irudiek bestela erakutsi.

Kazetaritza multimedia multierdia da momentuz, eta galtzen den erdia albistea bada, multihutsa.

Kazetari multimediak produktuen kalitatea jaistea ekarri du. Bata ala bestea aukeratu behar da? Nik, kalitatea.

Gari

Gari 2008-05-19 08:29 #1

Ondo. Orduan errua argazki makinarena.

Gertuan kazetariak ditut, eta entzuna dut gauza arrunta dela prentsaurrekoetara adibidez, ETBko kazetari asko ez joatea. Kamarak (azpikontratatutakoak, kazetariekin kontaktorik ez dutenak) bidali, prentsa oharra erabiliz testua idatzi eta listo!

Orduan, arazoa non dago? kamara digitalean?

Haizea

Haizea 2008-05-20 08:55 #2

Errazena beti ETBko kazetariak adibidetzat jartzea da. Baina, ez al dute gauza bera egiten gainerako mediotako kazetariek ere??? Prentsaurrekoetara geroz eta jende gutxiago joaten da. Prentsa-oharrak, dossierrak, emailez eskatzea eta jasotzea oso zabalduta dago ETBn bezalaxe HITZAn, BERRIAn, GARAn ... eta munduko komunikabide guztietan....

Haizea

Gari

Gari 2008-05-26 07:44 #3

Bai, bai. Seguru horrela dela. Nik ETBko kazetarietaz entzun nuen eta horixe aipatu dut.

Dena dela, prentsaurrekoen kasuan agian erruaren parte handia da prentsaurrekoa ematen duenarena, ez?

Nik esan nahi nuena zen, kazetari onak eta txarrak daudela, eta horrek ez duela multimediarekin zer ikusirik.

Utzi iruzkina: