Bost!
Bost blog aipatu behar ditut, baina ezer baino lehen, aurretik esan nahiko nuke ez naizela blogetan hara eta hona ibili zalea. Blog bat bakarrik bisitatzen dut sarri eta hori Juan Luis Zabala idazle eta kazetariaren bloga da. Gainontzekoak entzunda ditut, baina ez naiz fidela bisitatzerakoan. Bost behar ziren eta...
Inon izatekotan, esan bezala, Juan Luis Zabala idazle eta kazetariaren bloga da. Liburu bat ere kaleratua du izenburu berekoa. Sarri-sarri askotariko harribitxiak uzten ditu: bizitzako pasarteak, iritziak, zalantzak, olerkiak... Gomendagarria zinez.
Etxebarri Iban Aranzabal blogari ezagunaren bloga da. Aitortu dut hasieran ere, ez naizela blogak irakurri zalea, baina, lehen orain baino gehiago, Aranzabalen bloga bisitatu izan dut. Iritziak eta gogoetak plazaratzen ditu, denetik dago. Asko idazten du eta horrek askotariko testuak izatea dakarkio.
Hitz egiteko modu bat da BeƱat Sarasola idazleak eta Berria literatura kritikoak proposatzen duena blogaren bitartez. Literaturari lotutako gaiak lantzen ditu gehienik bai lanei dagozkienak, bai idazleei dagozkienak. Ez dut bisitatu ohi, baina gomendatu egin zidaten behin, eta ordutik behin sartu naiz. Gustatu zitzaidan.
Eskuorri galdua blogean Oier Guillanek arte eszenikoen gaineko gogoetak, iritziak eta berriak biltzen ditu. Ez dut bisitatu ohi hau ere, baina arte eszenikoen ingurukoa denez, aukeratzea pentsatu dut, arte eszenikoak gogoko ditudalako.
Desplazatua Marijoren bloga da, era horretara du aurkezpena. Ez dut bisitatu ohi (dagoeneko pentsatuko zenuten), baina Goiena.net sartu naiz blog komentagarriren baten bila, eta han zegoen. Interesgarria izan liteke, ala ez. Ez dakit.
Bost ziren beharrezkoak.
Sentitzen dut zurea besteena baino lehenago ez aurkitu izana.
Sentitzen dut zure aurkitu izana.
Esan dut ("eta berriz esan behar duzu?", dio batek), ez naiz blogak irakurri zalea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: