Aste santuan non egon naizen galdetuta, blogean aurretik erantsi nuen irudiaren oso antzekoa jarri beharrean nago. Herrian, Aretxabaletan, izan naiz oporretan, beno, oporretan baino, aste santuan, lanean egon bainaiz. Lanean baino, disimulatzen.Oporretan herrian geratzen garenean, "herria zaintzen!" geratuko garela esaten dugu maiz, bai behintzat nire inguruan. Lagun batek, baina, kontatu zidan nola bere lankide batek oporretan herrian gelditu behar duenean "emaztearen herrira" doala esaten duen, emaztea bizi den herrikoa izanda.Zilegi bekit moldaketa: "amaren herrian izan naiz oporretan".t...
Joxe Aranzabali Faroan irakurri nion kazetari multimediari buruzko artikulua. Pozik antzematen zitzaion Aranzabali berrikuntza hori dela-eta. Nik, ordea, beti izan dut zalantza gauza asko eta denak ondo egin litezkeen, eta zalantza baino kezka nuen gauza asko egitean galtzekotan zerk galtzen zuen. Aranzabalek gehiegi idealizatu zuela iruditu zitzaidan, eta horrela frogatu nuen gerora Debagoieneko hitzaldi batean:Han zen kazetari multimedia. Bideo kamerarekin irudiak jaso zituen lehenik, handik eta hemendik. Argazkia atera zuen ondoren, baina argazki kamera atera aurretik koadernoa eta bolig...
Txentxo Jimenez Nafarroako parlamentaria oporretan dago, Himalayan. Hor arte, ez du zertan arraroa izan, parlamentariek oporrak izango -merezi ez dakit, hitz egin beharko genuke- dituzte; urte guztikoez gainera. Baina Txentxo Jimenezen oporrek euskararen legearen aldaketa zapuztu dute.Irakurtzea baino, hobeto entzutea; nahiz eta, testu bera izan. Hartara, ordenagailuko pantaila beharrean, entzugailuak edo bozgorailuak suntsituko dituzu, agian, eta ez duzu errurik, ordaintzen hasteko. Barkamenak barkamen, hanka-sartze larria. Mila esker. boomp3.com
Hasi da eguraldia hobetzen; nahiz eta zaila izan asmatzea. Udaberria gertu dago, astebete besterik ez. Eguraldia hain ona -erlatiboa dela jakinda- ez denean ere, izaten da jendea Urkulun, baina eguraldi onarekin prozesioak izango dira. Sarri egokitzen zaigu herritarroi azaltzea non dagoen urtegia. Blogera sartu bazara, eta galdetu gabe iritsi nahi baduzu hona hemen pista gisa balio lezakeen mapa bat. Balioko balizu ondo; bestela, aurkituko duzu norbait kalean, eta erantzungo dizu. Lasai. tagzaniapasteUrkulura map
Lehena da, baina bloga hari berriz josten doan heinean, azkenago geratzen joango da. Esaerak, berak, dio lehenak azkenak izango direla, ezta?
Hau da gure bloga