Amaren herrira oporretara

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 14:27

Aste santuan non egon naizen galdetuta, blogean aurretik erantsi nuen irudiaren oso antzekoa jarri beharrean nago. Herrian, Aretxabaletan, izan naiz oporretan, beno, oporretan baino, aste santuan, lanean egon bainaiz. Lanean baino, disimulatzen.

Oporretan herrian geratzen garenean, "herria zaintzen!" geratuko garela esaten dugu maiz, bai behintzat nire inguruan. Lagun batek, baina, kontatu zidan nola bere lankide batek oporretan herrian gelditu behar duenean "emaztearen herrira" doala esaten duen, emaztea bizi den herrikoa izanda.

Zilegi bekit moldaketa: "amaren herrian izan naiz oporretan".





Amaren herrian oporretan map


Utzi iruzkina: