Ez naiz erradikala
Bata ala bestea? Bata eta bestea. Firefoxa ala Explorera, biak ala biak. Aitor dezadan, Explorerra erabiltzen dut batik bat, eta Firefoxa oso lantzean erabiltzen dut. Ez dut ezer baten edo bestearen aurka eta ez alde ere. Orain arte Explorerak ez dit arazorik eman, eta alferrik hasiko naiz Firefoxa goratzen, sentitu gabe.
Firefoxaren alde nabarmen egiteko alderdi bakarra Xuxen lotzeko aukera da. Izan ere, abiaduran ez dut desberdintasunik antzematen, beharbada, uste baino pazientzia handiagoa izango dut, beharbada. Pestainen kontua nire Explorerrak ere badu, beraz, ez dit balio alderatzeko. Zoritxarrez, eta azken aldian plataforma libreen gainean ikasteko gogoz banago ere, ez dut plataforma librerik erabiltzen, eta erabiltzeko aukera gutxi ditut leku publikoetan ere, hori horrela, ez dit eragiten. Sistema eta diseinua bereziak omen ditu. Firefoxarekin hasi denari eta Firefoxera ohituta dagonari ere berezia egin dakioke Explorerraren diseinua. Akats gutxiago ere ematen omen ditu Firefoxak. Ez da nire kasua.
Bata ala bestea? Bata eta bestea. Ez naiz erradikala. Dena dela, Firefoxaren aldeko arrazoiak ematerakoan uste dut beste batzuk aurkitu beharko genituzkela, izan ere, aurrekoetatik, bakarrak balio baitit. Norberaren araberakoa ere izango da. Biak erabiltzen jarraituko dut. Zuen baimenarekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: