Gehiegi dago

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 23:30

Daniel Innerarity filosofian aditu den bilbotarrak hitzaldia eskaini zuen otsailaren 21ean, Huhezin. Informazio gehiegikeria izan zuen hizpide, eta informazio gehiekieriaren kudeaketaz, ezagutzaren gizartean.
 
Innerarityren esanetan, "gizakiak lanean eta bere egunerokotasunean geroz eta informazio gehiago jasotzen du, urteetan aurrera doan heinean". Esan bezala, kudeaketari ezinbesteko irizten dio. Kudeaketarako aukeraketa gakoa dela ikusten du, baliagarria eta baliagarria ez dena bereiztea.
 
Bost aholkurekin amaitu zuen:
  • Arretaren kudeaketa
  • Informazioaren aukeraketa eta baztertzea
  • Norberak pentsatzea
  • Kooperatibismoa
  • Laburra izatea

Aholku onak iruditzen zaizkit.


Utzi iruzkina: