Patxi Iraeta eta Trapero

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 23:16

Patxi Iraeta da izatez. Zumarragarra da izatez. Bertako udaltzaina da lanbidez, bokazioz, berak daki. 1990ean hasi zen isunak jartzen. Ez dut beragatik isunen errekoreagatik idazten, ez dit eta oraindik jarri. Isunen orri koloredunetan ez ezik, interneten ere idazten du. Interten, ordea, ez du Iraeta abizen, Trapero baizik.

 

Gauetan bihurtzen da Iraeta Trapero. Patxi Trapero blogean idazten du, eta "gustura". Munduko desastreak ahazteko baliagarri zaio eraldatzea. Maiz eraldatzen da, maiz berritzen du bloga, eta denetik biltzen du bertan. Testuetatik harago bideoak eta musika ere batzen ditu. Ondo zaintzen ditu irakurleak.

 

Blog biziak gustuko badituzu, hona aukera bat.


Utzi iruzkina: