Iban Arantzabal eta Patxi Traperoren hitzaldia

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-04-25 14:39

Martxoaren 14ko klasean Iban Arantzabal eta Patxi Trapero izan genituen gure artean.

Mintzatu zen lehena Iban Arantzabal izan zen, eta blogen eta komunikabideen indarra eta garrantzia azpimarratu zuen, eta gu animatu gintuen interneten zehar baliabide berriak bilatu eta erabiltzeko.

Patxi Trapero ondoren hasi zen hizketan, eta anekdota batekin eman zion hasiera bere hitzaldiari: bi egun aurrerago marihuanako gailetak probatu zituela esna zuen, eta itzelako itsua hartu zuela, ondorioz, hitzaldia ezin izan zuela ondo prestatu argudaitu zuen. Dena dela, entretenigarria izan zen bere hitzaldia, udaltzaina izanda, ez baitzuen informatikaz asko ulertzen, baina interneten biez jendearekin harremanak sortzeko trebezia baduela somatu zen.

Azkenik, biek animatu ziguten blog pertsonal bat egitera eta aurrera eramatera, horrela mundu berri bat aurkitzeko aukera izango dugulakoan.

Bukatzeko, hauek dira hizlarien bi blogak:

Iban Arantzabal: Etxebarri

Patxi Trapero: Patxi Trapero


Utzi iruzkina: