Hitzaldia

atano 1456131130965 atano | 2008-04-03 18:30
1

Martxoaren 14an, ostiralean, bi blogari treberen hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleok, web 2.0ko klasean. Bi blogari hauek, Patxi Traperok eta Iban Aranzabalek hain zuzen, aipatu zuten esanguratsuena hartzailea beti kontuan izan behar dela eta eta blogetan argazkiak edota animazioak sartzea gomendatu zuten besteak beste. 

Lehen esan bezala, Patxin Trapero eta Iban Aranzabal izan ziren hizlariak. Izan ere, biak oso esperientzia handikoak dira blogen munduan eta bakoitzak bere esperientziak azaldu zituen.

Alde batetik, Iban Aranzabalek orain arte bizitakoa azaldu zigun. Bera, MUn ikasitakoa da eta egun Goienako web orriaz arduratzen da. Besteak beste Ibanek aldarrikatu zuena honako hau izan zen: "sarearen abantailak miresteaz gain, hauek erabili egin behar dira".

Bestalde Patxi Trapero, Udaltzaina da baina betidanik izan du teknologia berriak miresteko eta ezagutzen jarraitzeko grina. Internetaren alorrean, hasieran argazkiak argitaratzen zituen web ataletan baina azkenerako blog bat sortzea erabaki zuen. Honako hau azpimarratu zuen besteak beste: "sarean disfrutatzea eta sortzailea izatea ezinbestekoa da".

2008-04-10 15:52 #1


Utzi iruzkina: