Patxi 'Trapero': Patxi eta Trapero

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-14 21:22

Berria egunkarian irakurri berri dut Patxi Iraeta ‘Trapero’ blogariari edo euskal blogosferaren guruari, eginiko elkarrizketa. Esperientzia interesgarria izan da euskal blogosferaren Aita ezagutzea, jaioberria naizen mundu hau hobeto ulertzeko.

Tipo kuriosoa dirudi Patxik, alaia, hurbila eta lotsa gutxikoa. Ausarta ere izan behar du, baita begiluzea ere. Egun modan dago, baina gehienok blogak zer ziren ere ez genekienean, ‘traperok’ jadanik bere burua biluzten zuen gauero. Blogen mundua oso errealitate nahasia iruditzen zitzaidan. Ez neukan kuriositate berezirik eta errezeloz ikusten nuen aukera. Patxik, ordea, naturaltasun osoz ezabatzen ditu mamuak. Baina zertarako balio dute blogek? Erantzun aparta Patxirena: Munduan ze desastre dabilen ahazteko, toki askotara heltzeko eta norberak bere burua exibitzeko. Arrazoiak tentagarriak dira, konpartitu beharrekoak. Beraz, nik ere, exibizionista naizen neurrian, blog bat erdibitu dut duela astebete. Euskal blogosferaren parte naiz orain, Patxik aldarrikatzen duen “familia lotsagabe” horren zati. Orain, aukeratu beharko dut noiz idatzi eta ez dut uste Patxiren aukera jarraituko dudanik, gauez erraz hartzen baitut lo.

Momentuz denbora topatzen dudan guztietan idatziko ditut interesgarriak dagozkidan gaiak. Patxik dioen bezala: hau hasi besterik ez da egin. Ongi etorriak zaretela guztiak!


Utzi iruzkina: