Mari Domingi

Kaixo Iosu!

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-05-15 14:21

Aritz Sue Maldonado, Huheziko Ikus-Entzunezko Komunikazioko  3. mailako ikasleen izenean.


Aurten 1968ko maiatzak 40. urteurrena betetzen du. Ospatzeko moduko data al da?  Ametsak egi bihur zitezkeela pentsatzen zutenei, utopiak aldarrikatu zituztenei, sistema zaharkitua aldatzeko borrokatu zirenei... horra hor topatu dudan bideoa. Gazteak kolektibo baten parte sentitzen ziren garaia zen hura. Gu orduko gazte horien seme-alabak gara, diferentzia galanta, ordea!


Obsesio berezia daukat arkitektura urbanoarekin. Aitak txikitatik barneratu didan afizioa da seguru asko. Toki berri bat bisitatzen dudan bakoitzean, eraikinek hartzen dute nire arreta guztia. Inoiz ikusi dudan edifiziorik magikoena da Canfranc-eko tren geltokia. Europako edozein hiriko geltoki izan zitekeen arren, paisaia menditsuan du bere habia, Pirinioen bihotzean. Frantziako mugatik gertu, modernismo arkitektonikoaren sinbolo ederra da Canfranc. Badauka aura berezi bat, besarkatu, eta iragana berpizten laguntzen nauena, izan ere, Canfrancek jauregi mamua dirudi. Oraindik mantentzen di...


Lau egunez mutu

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-04-30 10:16

Oso zaila da hitz egin gabe egotea, are gehiago ez denean norberaren erabakiaren ondorioa, betebeharra baizik. Hori da nire kasua. Bi nodulu ditut eztarrian, askotan galtzen dut ahotsa eta  logopedak esan dit lau egun egoteko txintik ere esan gabe. Tratamendua hasi baino lehenago, beharrezkoa da eztarriak atseden hartzea eta uste dut esperientzia positiboa izango dela. Eztarria ez dut askotan pausatzen, asko gustatzen baitzait berba egitea! Hirugarren eguna da gaurkoa eta esperientzia kuriosoa izaten ari da. Koadernotxo bat da orain nire komunikazio tresna, eta eskuekin egiten ditudan ...


Telebistako saio aparta zen La hora Chanante, hori uste dut nik behintzat. Saio guztiek hark bezala barre eragingo baligute...otro gallo cantaría! berreskuratu dut Testimonios deituriko atalean Björk abeslari islandiarrari eginiko parodia. Bizi dugun giro lainotsu honetan, aldarrika dezagun umorea!


Hasi berri naiz blogosferaren munduan. Beste blogari batzuen blogetan egon naiz kuxkuxean, ez kopiatzeko, ideiak hartzeko baizik. Aztertu ditudan bost blogak oso desberdinak dira, aberasgarria izan da, beraz, ibilbidea.   Luistxo Fernandezen Ingelesen Hilerria izugarri gustatu zait, batez ere Japoniari eskaini dion tartea. Badirudi mundu globalizatu uniforme honetan, aukerak daudela gugandik asko urruntzen diren modus vivendi-ak ezagutzeko. Idazteko modua ere oso pertsonala da eta nik gustuko dut, batez ere, ironia aske uzten duenean. Argazkiei eta irudiei izugarrizko garrantzia ematen...


Aste Santutan Arrasate zaintzen gelditu naiz. Norbaitek egin beharko, eta aurten nik hartu dut zaindariaren papera! Noiz edo noiz gustuko dut gure herriak oporretan eskaintzen digun isiltasuna. Halaber, egun batez Bizkaiko kostaldean izan ginen, batez ere Bilbo inguruko kostan eta izugarri gustatu zitzaidan! Biziki gomendagarria Algortako portu zaharra, Plentzia, Neguriko jauregiak eta Bizkaia Zubia, benetan ikusgarria! Egindako ibilalditxoa norbaitek errepikatu nahiko balu, horren hemen mapa!    tagzaniapasteBilbao aldetik bisitan map


Zer da ekonomia solidarioa? Lanki taldekoek kongresu bat antolatu zuten duela astebete gai hori hizpide hartuta. Munduko toki ezberdinetako pertsonak etorri ziren Huhezira. Batzuk beraien herrialdeetako esperientziak kontatzera, beste batzuk, ordea, besteek esaten zutena dastatzera.  Aukera izan nuen ostegun arratsaldeko hitzaldiak entzuteko eta biziki interesgarriak iruditu zitzaizkidan.   Lehenik eta behin, Marie J. Bouchard kanadarraren esperientzia entzun genuen. Quebec-eko ekonomia sozialaren esperientzia kontatu zigun. Ekonomia soziala oso diziplina zaharra da Kanadan eta e...


Uribarriko urtegia

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-03-13 15:00

tagzaniapasteuribarriko urtegia map Duela hiru aste joan ginen Uribarriko urtegia inguratzen duen bide gorria bizikletan egitera, eta puntu batetik aurrera galdu egin ginen! Ea mapa honek laguntzen didan aurrerantzean urtegiari buelta osoa emateko eta ez galtzeko! Tagzaniaren bidez lortu ibilbidea zehaztea.


Irakurri berri ditut Joxe Aranzabalek Faroa blogean idatzitako Firefox nabigatzailearen inguruko testigantzak. Pertsona ezberdinek idatzi dute Firefoxen abantailen inguruan, denak baitira testigantza positiboak. Aspaldi konbentzitu ninduen Firefoxek. Internet Exploreraren benetako alternatiba da, beraz, bat nator esaten diren komentario askorekin. Lehenik eta behin, software librea da eta euskaraz dago. Oso ados nago Patxi Gaztelumendiren hitzekin, izan ere, egia da euskarak inoiz izan ez dituen tresnak dituela eskura. Firefox dugu horietariko bat. Bizkorra eta eraginkorra da. Eguneraketak...