Hemen duzue azken bat eta bata. Ez dizue bizitza aldatuko baina beno, ea bost minutu entretenigarri eskaintzen dizkizuen behintzat...


Irakurri langabeziari buruzko honako artikuluahttp://noticiasdenavarra.com/2010/05/22/economia/la-ribera-que-acusa-el-crack-constructor-y-sakana-las-areas-con-mas-paro-de-navarra


Irakurri Altsasuko trenbidearen etorrerari buruzko artikulua eta klasean komentatuko dugu!!! - 1864-08-15ean trena Altsasura iritsi zen eta harekin arlo guztietan aldaketa handiak etorri ziren Altsasura.   # Ekonomia: Trena iritsi aurretik Altsasuko ekonomiaren ardatza erdal eremuetara bidaia egiten zuten mandazainak eta bizi-iraupeneko nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Trenaren eraikuntzak eta mantenuak jende asko erakarri zuen. Piamontekoak eraikuntzan aritu omen ziren eta penintsulako langileak ere etorri ziren. Trenarekin batera Altsasuren industrializazio prozesua has...


Twitteraren iraultza!

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-05-19 15:33

Kaixo danoi!Gaur, Web2.0 klasean twitterean egon den irautza bati buruz berbetan aritu gara. Berri bat irakurri dugu guatemalan gertatutako bidegabekeri bati buruz. Benetan harritu nauena.“Bideo hau ikusten baduzu, hilda nagoelako da”   Esaldi hau munduari buelta eman du Rosenberg abokatua hil ondoren. Gizon honi  Maiatzaren 10ean tirokatu zuten kasu bat defendatzeagatik. Orain, bere hilketaren berri ematen zuen bideoa publikatu da. Hori dela eta, planeta osoa jakin izan du Guatemalako presidentea, Alvaro Colom, bere emakumea eta bere idazkari pribatuen errua izan zela berak defen...


Aspaldi erosi nuen, baina lagun bati utzi nion irakurri aurretik eta, azkenean, denbora pila bat pasatu da irakurri dudan arte. Baina, tira, hobe berandu inoiz ez baino.Liburua interesgarria da, batez ere mundu mailako hizkuntzalariek arreta gutxi eskaintzen ohi dietelako gurea bezalako hizkuntza gutxituei. Eta eskertzen da. Dibulgatiboa da oso, hizkera arrunta, irakurtzeko erraza eta azkarra. Honen moduko saioak txalotzekoak dira. Askotan ahazten zaigu ikerketa sakon eta interesgarriak bezain garrantzitsu direla horien eta beste askoren dibulgazio lana egitea. Eta sarritan zailagoa da dibu...


DEKLARAZIO PROBISIONALA GAZTEHGAM-EK EZ DU IZAN NAHI…   -         Lehendik askatasun sexualaren alde beste inor borrokatu ez balitz jardungo den gazte taldea. Hori dela eta, gure erreferentea EHGAM izango da, elkarrekin eta oso nahastuta gaude. -         Merkantilizazio gunea, halabeharrezko erakundetze esparrua edo talde eragile zuzen eta obedientea. Hori baino dibertigarriagoa eta erasokorra izango da. -         Gay zurientzako leku itxia. Emakume lesbianek, ...


Aurten 1968ko maiatzak 40. urteurrena betetzen du. Ospatzeko moduko data al da?  Ametsak egi bihur zitezkeela pentsatzen zutenei, utopiak aldarrikatu zituztenei, sistema zaharkitua aldatzeko borrokatu zirenei... horra hor topatu dudan bideoa. Gazteak kolektibo baten parte sentitzen ziren garaia zen hura. Gu orduko gazte horien seme-alabak gara, diferentzia galanta, ordea!


Demokraziaren festa ospatu berri da Espainian. Ez, ez dira parlamenturako hauteskundeak izan, Eurovisión izeneko musika lehiaketa <ironic> garrantzitsuan <ironic/>  espainiarrak nork ordezkatuko dituen erabakitzeko. Demokraziaren jai horretan, Rodolfo Chiquilicuatre delako bat aukeratu zuten milaka parte hartzaileren bozek. Chiki-chiki izeneko abestia (sic) eramango du Rodolfo honek Belgradon burutuko den lehiara. Horraino dena ondo, dena normal. Baina, hara non, kanta horretan Zapatero, Rajoy, Hugo Chavez eta ¿Podqué no te callaz? ospetsua aipatzen dira eta TVEk aldatu...


Eskerrik asko Fidel!

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-02-19 21:26

Eskerrik asko Fidel mundu honetan ezberdin pentsatzea eta bizitzea posible dela erakusteagatik.Fidelen despedida mezuaHasta la victoria siempre!Gora Fidel!


Egunero

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-08-24 17:14

Auskalo zer ote zuen buruan Bitoriano Gandiagak "Egunero dut gogoan" idatzi zuenean. Baina kanta hau entzuten dut ETAren atentatu bakoitzaren ostean.Egunero dut gogoan Herriaren zapalkuntza egunero dut bihotza zapalduaren ondoan egunero dut ahoan oinazetuen ai-hotsa aieneka hasi ohi dut eguneroko otoitza ai Jauna ikus ezazu Herri honen urteetako nekaldi ta heriotza ikus bizi-nahi mingotsa ahalegin alferren lotsa hainbat laido, hainbat bortxa.Aspertu naiz esateaz, baina ez dut etsiko:Bakea behar dugu. ETA EZ.


Gutxi gora behera azken bi mendeetan ibili gara, eta oraindik gabiltza, artea definitzeko saiakerak egiten, eta oraindik ez dugu adostasunik lortu. Adierazteko modu bat dela esan ohi da, bakoitzak nahi duena adierazteko: maitasuna, koherentzia, haserrea, ezintasuna, lasaitasuna, amorrua, poza... baita ezer ez adierazteko nahiaren adierazpena, absurdutasuna, zentzugabekeria. Pertsona gehienek onartzen dute teorian definizioa, espresatzeko era bat omen da artea, baina praktikan, artelana ikustera goazenean, gure zentzuen bidez liluratuko gaituen zerbaiten bila gabiltza. Obrak, ordea...


Dalí-ren Iraultza: Salvador Dali - Entrevista por Soler Serrano (1/8) - ZappInternetVideoko 5. minutuan dioena: "..(de pequeño) no podía escribir con ortografía. Entonces una vez escribí la palabra ‘rrrrrevolución’ con cuatro faltas de ortografía. Porque empecé con la  rrrevolución con ‘dos erres', naturalmente. Después  la ‘be’ no era la que tenía que ser. Después, en medio, sentí que me tenía que parar un poco, ¿no?, y puse una ‘hache’. Y en fín, acabé con una ‘te’ entonces  mi padre se metió en cama y dijo: ‘Este chico, pase lo que pase, tiene que morir cubierto de piojos....


  Gaur maiatzaren bata ospatuko da mundu osoan. Ospakizunaren sorburua 1886ko maiatzaren bata da, egun hartan greba orokorra izan baitzen Amerikako Estatu Batuetan 18 ordu eta gehiagoko lanaldia gaitzesteko eta zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Iraultzaren epizentroa Chicago izan zen, inmigrazio-tasa altuko hiria -errusiarrak, poloniarrak, irlandarrak, alemaniarrak eta frantsesak-. Proposatutako lanaldia, aldiz, begi txarrez ikusi zen eta poliziaren errepresio oldarkorraren balek grebalari ugari hil zituen. Kaosaren erdian, ustez poliziaren aurkako bonba batek leher egin zuen. Po...


Liberté, Egalité et Fraternité                 Artikulu honen titulua irakurrita norbaitek pentsatuko du Ilustrazio edota iraultza frantsesari buruz hitz egitera noala, baina ez da horrela. Gaurko artikulu honetan internet sarean ematen ari den iraultza izugarri interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet.     Berria egunkariak pasadan egunean O’Reilly jaunari elkarrizketa irakurri ondoren ideia eta sentsazio ugari etorri zaizkit burura. Elkarrizketa horretan, elkarrizketatuak batez ere Web 2.0 fenomenoari buruz hitz...


Lagunok, ez izan ezkorrak, iraultza oraindik posible da… Posible, atzetik publizitate agentzia on bat baldin badago, jakina: aurrekontu zehaztua, marketing estrategia, target definitua, kreatibitate plana, media plangintza egokia. Esan dezagun argi: iraultza garaikideak eman behar dituen pausoak briefing batean datoz zehaztuta. Enkaputxatuta eraikin publiko batean sartzea, demokraziaren tenpluak profanatzea, hedabide guztiak asaldatzea, presidente bati adarra jotzea, bideo arrakastatsu bat plazaratzea, sarearen erabilerarik eraginkorrena sustatzea, errebindikazio batentzako era origina...


Azken iruzkinak