"Dadá no significa nada"
Gutxi gora behera azken bi mendeetan ibili gara, eta oraindik gabiltza, artea definitzeko saiakerak egiten, eta oraindik ez dugu adostasunik lortu. Adierazteko modu bat dela esan ohi da, bakoitzak nahi duena adierazteko: maitasuna, koherentzia, haserrea, ezintasuna, lasaitasuna, amorrua, poza... baita ezer ez adierazteko nahiaren adierazpena, absurdutasuna, zentzugabekeria. Pertsona gehienek onartzen dute teorian definizioa, espresatzeko era bat omen da artea, baina praktikan, artelana ikustera goazenean, gure zentzuen bidez liluratuko gaituen zerbaiten bila gabiltza. Obrak, ordea, ez dira denontzat eginak.
Edertasuna bilatzen dugu pintura batean, armonia bilatzen dugu musika pieza batean, arrazoia eta zentzua filme batean etab. Aitzitik, ezaugarri hauek guztiak hutsak dirak, edo anitzak, ikuspegiaren arabera. Edertasuna, armonia, arrazoia... ez dira kontzeptu absolutuak; pintura bat bi pertsona ezberdinek ikustean, jasotzen duten impresioa ez da bera izango. Batari, ederra iruditu dakioke, besteari, berriz, ikaragarri itsusia. "Gustuei buruz, ez dago ezer idatzia".
Dena den, artea adierazpidea baino ez bada, ez ditu bere baitan edertasuna eta antzeko ezaugarriak zertan bildu. Obra batek ez du nahitaez zentzua izan behar artearen izena merezi ahal izateko.

Fountaine - Marcel Duchamp
"Dadá no significa nada. (...) Libertad: DADA, DADA, DADA, aullido de colores encrespados, encuentro de todos los contrarios y de todas las contradicciones, de todo motivo grotesco, de toda incoherencia: LA VIDA." Tristán Tzara
Dadá Zurichen (Suitzan) 1916an agertutako anti-arte mugimendua da. Tristán Tzara hartzen da honen sortzailetzat, baina mugimendu honetan aiparriak dira ere, Marcel Jank, Jean Arp, Hugo Ball, Hans Richter eta Richard Huelsenbeck. Urte berean ateratako panfleto batean, Cabaret Voltaire izenekoan hain zuzen, Picasso, Apollinaire, Marinetti, Modigliani eta Kandinskyren ekarpenak izan zituzten.
Nik ez nioke anti-arte ezaugarria emango, baizik eta anti-paradigma, anti-inposaketa. Mugimendu honen bereizgarria probokazioa da, honen bidez aurretik ezarritako kanon guztiekin apurtu nahi zuten. Badirudi, arteak zentzuduna eta ederra izan behar duela, eta horren kontra agertzeko modu bat izan zen. Askatasun artistikoari deia, adierazpen librearen aldeko aldarrikapena. Kaosaren gailentzea ordenaren kontra, inperfekzioaren garaipena perfekzioaren aurkako borrokan. Zentzugabetasuna, absurdua, berezkotasuna.
Erokeriaren bidez eraso zuten erokeria; absurduaren aldarrikapenaren bidez orduko gizartearen absurdutasuna. Artea, ezin da definitu, askatasuna nolabait aurkitzeko tresna izan beharko luke, eta beraz, ezin zaizkio mugak jarri. Nahi dugun bezala adierazi behar dugu adierazteko ez dagoena ere. Artistak ez du artea egiten publikoarentzat, artista delako egiten du artea. Ez du axola nork duen gustuko eta nork ez, axola duena artea egitea da. Garrantzitsuena, beti artista izaten jarraitzea da.
Inork ez dezala esan nik egindako zerbaitek ez duela balio artistikorik, guztiak du balio artistikoa, izan ere, nor da gai artelan baten balioa epaitzeko?
LOTURA INTERESGARRIAK
Manifiesto dadaístaDadá
El rincón Dadá
Arte dadaísta
Surrealismo
Manifiesto surrealista
Arte surrealista
Iruzkinak
matx 2007-05-26 21:44 #1
http://www.flickr.com/photos/matxalintxo/280171036/

http://www.flickr.com/photos/matxalintxo/280171040/in/photostream/

Malenenetik nentorren eta hau ikusi dot... eta tentaziñuari ezin eutsi. Medin Peironek (nere bikoteak) dada korronte batzuk musikatu ditu... Ikuskizun ederra.
Agur bat

Sugoi 2007-05-27 03:51 #2

Ba eskertzen da benetan zure ekarpena, gustora begiratuko ditut! Agur!

Utzi iruzkina: