Twitteraren iraultza!
Kaixo danoi!
Gaur, Web2.0 klasean twitterean egon den irautza bati buruz berbetan aritu gara. Berri bat irakurri dugu guatemalan gertatutako bidegabekeri bati buruz. Benetan harritu nauena.
“Bideo hau ikusten baduzu, hilda nagoelako da” Esaldi hau munduari buelta eman du Rosenberg abokatua hil ondoren. Gizon honi Maiatzaren 10ean tirokatu zuten kasu bat defendatzeagatik. Orain, bere hilketaren berri ematen zuen bideoa publikatu da. Hori dela eta, planeta osoa jakin izan du Guatemalako presidentea, Alvaro Colom, bere emakumea eta bere idazkari pribatuen errua izan zela berak defendatzen zituen pertsona guztien hilketa.
Twittereko kide bat, Jean fernando Anleu, abokatu honen istorioagatik hunkituta, mezu argi bat jarri zuen bankutik diru guztia ateratzeko, Guatemalako gobernuari boikot bat egiteko asmoarekin. Hori dela eta, kartzelan sartu zuten mutilak. Orain, izugarrizko iraultza egon da interneten, dirua bidaltzeko Twittereko kide honi aske usteko. “La justicia esta comprobada” indarra hartzen ari den goiburua da , Guatemalako gobernuaren kontra joateko.
Egia esanda, gaur arte ezer gutxi nekien gai honi buruz, baina egoera ikusita, Guatemalan dagoen izugarrizko hipokresia mundu guztien begietara ailegatu dela esan dezaket. Iritzi askatasuna egon behar da, pertsona guztiak libreak direlako nahi duten guztia esateko. Ez dut uste herrialde bat ondo joango denik horrelako baloreak errespetatzen ez dituen presidentearekin.
Beraz hemendik animoak bidalo nahi dizkiot Jean Fernando Anleuri bere indarragatik!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: