Marketing birala: iraultza posible bat

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-10-03 13:01
4

Lagunok, ez izan ezkorrak, iraultza oraindik posible da…

Posible, atzetik publizitate agentzia on bat baldin badago, jakina: aurrekontu zehaztua, marketing estrategia, target definitua, kreatibitate plana, media plangintza egokia. Esan dezagun argi: iraultza garaikideak eman behar dituen pausoak briefing batean datoz zehaztuta.

Enkaputxatuta eraikin publiko batean sartzea, demokraziaren tenpluak profanatzea, hedabide guztiak asaldatzea, presidente bati adarra jotzea, bideo arrakastatsu bat plazaratzea, sarearen erabilerarik eraginkorrena sustatzea, errebindikazio batentzako era original eta deigarri batez bat-bateko oihartzuna lortzea, guzti hori, sinets iezadazue, posible da, publizitate agentzia on bat baldin badago atzean, eta birus berri bezain kutsakor baten manipulazioan asmatzen badute.

Dena ez dago galduta, hortaz. Aurrera bolie.

Pernan

Pernan 2006-10-03 22:34 #1

Glups, izugarria! Hala ere, niri gehiago gustatzen zait V Vendettakoa.
Animo! Segi lepoak moztutzen! Kar kar kar!

axi olano

axi olano 2006-10-04 13:25 #2

Negargarria da Kongresuak ahobatez "legezko ekintzak" abian jarri eta bertako funtzionario "konplize"ari zigor espedientea zabaltzea.

Hori erretratu esanguratsua, ustekabean kanpaina honekin azaleratu dutena:

Poetak zioen gisara, "España, negra sentina llena de sombras que nunca salen en TV, con miles de calles dedicadas a Franco y al Rey".

kat

kat 2006-10-20 10:18 #3

Iraultza posible da? Batzuk ezakor jarraitzen ote dugun edo... ez diot iraultza alde gehiegirik ikusten, beharbada ni naiz...

Ziortza

Ziortza 2007-05-18 00:21 #4

Gazteok, eta publizitatean ari garenok batez ere, iraultza bat posible dela sinisten ez badugu, nork egingo du? Espero dezagun amets hutsak ez izatea...

Utzi iruzkina: