gaztehgam sortu da, euskal herriko iraultza sexualerako gazte eragilea
DEKLARAZIO PROBISIONALA
GAZTEHGAM-EK EZ DU IZAN NAHI…
-
Lehendik
askatasun sexualaren alde beste inor borrokatu ez balitz jardungo den gazte
taldea. Hori dela eta, gure erreferentea EHGAM izango da, elkarrekin eta oso
nahastuta gaude.
-
Merkantilizazio
gunea, halabeharrezko erakundetze esparrua edo talde eragile zuzen eta obedientea.
Hori baino dibertigarriagoa eta erasokorra izango da.
-
Gay zurientzako
leku itxia. Emakume lesbianek, transgeneroek, beltzek, transexualek, han eta
hemen jaiotakoek… guztiok gure lekua izan behar dugu.
-
Talde
endogamiko autoerreferentziala: Mugimendu zabal bateko kideak izango gara,
konplizitatea eta batzen gaituen hori bilatuko duena.
-
EHGAMen
espiritu sortzaile, bateratzaile eta antisektarioak kutsatuta eta liluratuta
gaude.
- Non eta zein testuinguruan bizi diren ez dakiten pertsona taldea. Opresio eredu guztien aurka gaude, baita guk geuk (bir)produzitzen ditugunak ere.
GAZTEHGAMek IZAN NAHI DU
-
Iraultza
sexualerako tresna bat Euskal Herrian. Iraultza rolak apurtzeko, Iraultza
mugarik gabeko afektibitatea lortu ahal izateko, Iraultza jendartea
eraldatzeko, Iraultza heterosexismo eta matxismoaren kateak hausteko… bai,
Iraultza.
-
Gazteontzako
gune zabala eta parte hartzailea.
-
Talde bat
eztabaidatzeko, oihukatzeko, ekintzak egiteko, ligatzeko, borrokarako, manfiak
prestatzeko, irakurtzeko, entzuteko eta askoz gehiago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: