Mari Domingi

Gasteizen bizi nintzenean egunero entzuten nuen Hala Bedi irratia. Oso irrati freskoa da, izan edo ez, gazte sentitzen direnek eginikoa. Hala Bedi entzutean  badirudi presiorik gabe lan egiten dutela eta egun, eskertzekoa da hori. Izan ere, hedabideek tankera guztietako presioak pairatzen dituzte noiz edo noiz.   Aurten hogeita bost urte bete ditu Hala Bedik komunikatzen, eta urteurrena aitzakiatzat hartuz, “Komunikabide alternatiboak eta teknologia berriak” deituriko jardunaldiak antolatu zituzten pasa den ostiralean eta larunbatean, hots, otsailaren 29an eta martxoaren 1an. Ald...


Erasmus Padovan

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-28 14:35

Izugarrizko sorpresa YouTuben ikusi dudana! interneten Padova izena sartu eta Jesusek eginiko bideo bat aurkitu! erasmus esperientzia ezinhobea birgogoratzeko melankolia pixka bat behar delako, gorantziak guztioi! un bacio forte a tutti!


Obamaren iragana

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-14 21:25

Hillary Clintonen aholkulariak arduratuta daude. Barack Obamak gero eta indar gehiago duela jabetu ostean, ez dakite nola bideratu haren kontrako kanpaina, eta iparra galdu dute. Senatari beltzaren iragan iluna aurkitzen saiatu dira, baita ongi saiatu ere, baina ez dute ezer berririk topatu. Ez pentsa Obamaren bizitza arrosa kolorekoa izan denik, kazetarientzat eta etsai politikoentzat biziki mamitsua izan zitekeen iragan iluna baitu. Arazoa da, Obamak berak kontatu zuela guztia, duela urte dexente idatzitako Nire aitaren ametsak liburu autobiografikoan. Bertan, naturaltasun osoz azaltzen d...


Berria egunkarian irakurri berri dut Patxi Iraeta ‘Trapero’ blogariari edo euskal blogosferaren guruari, eginiko elkarrizketa. Esperientzia interesgarria izan da euskal blogosferaren Aita ezagutzea, jaioberria naizen mundu hau hobeto ulertzeko. Tipo kuriosoa dirudi Patxik, alaia, hurbila eta lotsa gutxikoa. Ausarta ere izan behar du, baita begiluzea ere. Egun modan dago, baina gehienok blogak zer ziren ere ez genekienean, ‘traperok’ jadanik bere burua biluzten zuen gauero. Blogen mundua oso errealitate nahasia iruditzen zitzaidan. Ez neukan kuriositate berezirik eta errezeloz ikusten nuen ...


Hementxe gaz Huhezin blogak sortzen! ea zer nolakoak irtetzen diren!