Obamaren iragana

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-14 21:25

Hillary Clintonen aholkulariak arduratuta daude. Barack Obamak gero eta indar gehiago duela jabetu ostean, ez dakite nola bideratu haren kontrako kanpaina, eta iparra galdu dute. Senatari beltzaren iragan iluna aurkitzen saiatu dira, baita ongi saiatu ere, baina ez dute ezer berririk topatu. Ez pentsa Obamaren bizitza arrosa kolorekoa izan denik, kazetarientzat eta etsai politikoentzat biziki mamitsua izan zitekeen iragan iluna baitu. Arazoa da, Obamak berak kontatu zuela guztia, duela urte dexente idatzitako Nire aitaren ametsak liburu autobiografikoan. Bertan, naturaltasun osoz azaltzen du gaztetan drogekin eta indarkeriarekin izandako harremana, umetan sufritutako arrazakeria eta bere aitak amarekin zuen jarrera krudela. A.E.Betako aurreko presidenteekin gertatu ez den bezala, Obamak ez du bere bizitza ezkutatu. Jabetu gara gainontzeko hiritarrek bezalako arazoak pairatu dituela eta horrek, bere figura gizatartu du. Zer egin dezakete, beraz, Clintonen aholkulariek?


Utzi iruzkina: