EAJ-koek  haien proiektu berria aurkezten ari dira. Izen ponpoxoa jarri diotela aitortu behar da. Think gaur Euskadi 2020. Eraiki nahi duten Euskadiren (autonomoa, noski) argazki bat da. Bertan idei mordo bat bildu dituzte mundutik bueltaka ibili ostean. Leku bakoitzetik gauza onenak hautatu dituztela sinestarazi nahi digute. Nik ez dut ezer sinesten (guretzat “onak” izango ziren hainbeste gauza egin ostean...). Aldaketa ordea nabaritu dut, gauzak aurkezteko eratara mugatzen bada ere.    Markel Olanoren hitzaldi batean egon nintzen duela gutxi eta plan honen ildo nagu...


Pasa den urteko Ramon Llull saria, katalanezko letretan garrantzitsuenetakoa (90.000 euro, aizue) Najat El Hachmi idazleak eskuratu zuen. El Hachmi Marokon jaioa da, baina zortzi urterekin emigratu zuen Kataluniara (orain 29 ditu). Emakumea, gaztea eta jatorriz, marokoarra: dena dauka letra katalanen Obama titulua eskuratzeko. Katalanez idaztea ez zela berez aukera bat adierazi du idazleak. Bere testuingurua katalana zen, idazten ikasi zuenean, katalanez ikasi zuen. Naturala da berarentzat katalanez jardutea. Katalunian katalana idazten duten immigranteen fenomenoa ez da hain arraroa. Gaur...


Bi egun eta bi post, ikaragarria! Dakizuenez, denbora gehiago kostatu ohi zait zerbait idaztea. Hala ere, gaur idazteko beharra sentitu dut.   Goizean nahiko haserre jaiki naiz baina irratia piztean, berri batek poztu egin nau. Hizzbulak Israelen sarraskiaren aurrean zerbait egin du, Hamasekoekin dituen ika-mika erlijiotsuak alde batera utzita. Ez dakit luzerako estrategia izango den, erantzun puntuala edo sionisten indarrak banantzeko modua. Baina ekintzak sionista boteretsuak zur eta lur utzi ditu; espero ez zutela dirudi.   Bitartean, herrialde "demokratikoek" ez dute ezer esa...


  -         Hi! Obamak irabazi dikela! -         Ta? -         Ba joder, puta madre zeokela ez? -         Hik esaten badek… -         Nik ez! Mundu guztie emozionauta zeok! Yes we can tio! -         Ze can ta ze hosti! -     Ipar Ameriketako lehen presidente beltza! -     Ta nei ze inporta zaiek! -   ...


Esaidak Obama, zoriontsuak al zarete botereaz bestaldeko biztanleak? Zoriontsuak al zarete hi eta hire kanpaina aholkulariak? Kausitzen al duzue maitasunik, sikiera aportazio-donazio mamitsuak egin dituztenen arteko ehundiko hogeitabost edo hogeiren baitan, ala hemen bezala potroak estutzen hasiko zaizkik laster Etxe Zuriko laberintoaren azkeneko salan, Bulego Obalean? Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Basora edota Kandahar deitutako parajerik? Erreta al daude hango haranak? Ba al daude Shell, Exxon, BP, Total, Chevron... konpainietako gasolinategiak?Eta ez al dira bilt...


Espainieraz ezagunena Menéame da. Euskaraz Zabaldu daukagu. Eitbk Aupatu delakoa bultzatu zuen. Eta ingelesez ospetsuena Digg da. Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean.Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik...


Obama lehendakari

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-05 00:08

Hilabeteak eman ditut blog hau abandonatuta. Egunerokoak erabat irentsita, ez diot arretarik jarri. Bigarren saiakera bat eginen dut, ia aurrerantzean zintzoago aritzen naizen. Laster, gainera, aterpe berrian agertuko naiz.AEBetako hauteskunde eguna da. Ordu honetan, oraindik, kolegio gehienak zabalik daude. Gaur berean jarri dute orain egun batzuk niri grabatutako elkarrizketa motza Radio Euskadikoek, AEBetako hauteskundeez. Obama edo McCain? BAdirudi ezkerrekoek, halabeharrez, Obama erran behar dugula. Nik ordea, bertzelako erantzun bat eman nahi izan dut. Ez bata, ez bertzea.Egia da, auk...


Eguneraketa 08-11-4: Oooooopss!!    Busti egingo naiz... eta hanka sartu ere bai seguruasko (*) baina egidazue jaramon: John McCainek irabaziko ditu hauteskundeak. Argi dago. Ikusi nahi duenarentzat.     (*) Zertarako daukat bloga, bestela?


Lagun bat Stevie Wonder-en kontzertu bat entzutera joan zen Londresera. Asteburu atsegin, are erromantikoa espero zuen lagunak, baina, telefonoz aitortu didanez, gauzak ez dira oso ondo atera. Eta dena Stevie Wonder-en errua izan da. Kontzertua espero zuen lagunak, eta mitin batekin egin zuen topo. Obamaren aldeko mitin bat, hain zuzen. Momentu batean koroak eta guzti eskatu zizkion publikoari gure Stevie maiteak: Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma... Jendeak, gainera, nahiko ondo erantzun zuen. Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma...Hor kitto esan zuen nire lagunaren mutilak, ezin zuela proselitismo ariketa hura gehi...


Obamaren iragana

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-14 21:25

Hillary Clintonen aholkulariak arduratuta daude. Barack Obamak gero eta indar gehiago duela jabetu ostean, ez dakite nola bideratu haren kontrako kanpaina, eta iparra galdu dute. Senatari beltzaren iragan iluna aurkitzen saiatu dira, baita ongi saiatu ere, baina ez dute ezer berririk topatu. Ez pentsa Obamaren bizitza arrosa kolorekoa izan denik, kazetarientzat eta etsai politikoentzat biziki mamitsua izan zitekeen iragan iluna baitu. Arazoa da, Obamak berak kontatu zuela guztia, duela urte dexente idatzitako Nire aitaren ametsak liburu autobiografikoan. Bertan, naturaltasun osoz azaltzen d...


Azken iruzkinak