Dena da USA
Lagun bat Stevie Wonder-en kontzertu bat entzutera joan zen Londresera.
Asteburu atsegin, are erromantikoa espero zuen lagunak, baina,
telefonoz aitortu didanez, gauzak ez dira oso ondo atera. Eta dena
Stevie Wonder-en errua izan da. Kontzertua espero zuen lagunak, eta
mitin batekin egin zuen topo. Obamaren aldeko mitin bat, hain zuzen.
Momentu batean koroak eta guzti eskatu zizkion publikoari gure Stevie
maiteak: Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma... Jendeak, gainera, nahiko ondo erantzun
zuen. Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma...
Hor kitto esan zuen nire lagunaren
mutilak, ezin zuela proselitismo ariketa hura gehiago agoantatu,
tontotzat tratatua sentitzen zela eta bazihoala.
Nire
laguna bere kidearen amorrua apaltzen saiatu zen metroz egindako ihesaldian,
baina besteak amorratuta jarraitzen zuen. Eta ez Obamaren aurkakoa
delako, baizik eta musikarien eskutik musika espero duelako, eta ez
propaganda. Bera ere musikaria izaki, bereziki sentsibilizatuta dago
gaiarekin. Wonder-ek bere influentziaz baliatuta egindakoa arbuiatu
besterik ezin zuen egin. Nola atrebitzen da honentzat edo bestearentzat
botoa eskatzera?
Grazia handia egin zidan egoera osoak. Stevie Wonder-en jokaerak, publikoaren entusiasmo demokratak, mutilaren zaputzaldiak.
Gauza
jakina da estatubatuarrentzat Estatu Batuek ez dutela mugarik: dena da
USA. Meteorito bat datorrenean, beti USAn erortzen da. Noski, dena USA delako. Eta berdin estralurtarren inbasioarekin, USAn beti. Dena USA delako. Horregatik Steviek berdin hitz egingo du Obamaz Londresen zein
Michiganen. Zein da aldea?
Baina
nago europarrak ere ari garela hori sinesten, alegia, dena dela USA.
Eta Europako bihotzean (dela Berlin edo Londres) egindako Obamaren
aldeko aldarriek (edo Palinen aurkako txisteek) pisu erabakigarria
izango dutela datozen hauteskundeetan.
Ea ez zaigun tonto aurpegia geratzen, lagunaren mutilari geratu zitzaionaren antzekoa.
Iruzkinak
Tarantino 2008-10-10 18:04 #1
Iepa Katixa!! Nik nayo et McCain, behintzat badakigu putaseme bat dala. Gañea Rambokin batea ibili zan Vietnamen ta horregatik bakarrik botatu ingo niyon. Gañea gizonak beai eman diyoe apoyua: Stallone, Warren Beatty, Schwarzenegger... Stallone bezelako mito batek McCainen alde iten badu, ez dakat bate dudik. Doctor Zhivago pendiente dakat oaindik. Patriot ez det oaindik ikusi, Gibsonek ez dit geyegi konbentzitzen. Oso desesperauta baldin banao (egunero eoten naiz, baña ez diyot inorrei kontatzen, bazpare) ikusiko et.

Intertestualitatiakin jolasian ai zeate Argian; ez dao gaixki. Zuen arteko elkarrizketa moduko bat da, azken finian. Ur Apalategi Bilboko udako ikastarotan eon zan Obabakoak eta Obaba filmai buruz hitzeiten. Internetetik bideua dao jeistia:
http://www.kultura-bizkaia.ehu.es/p038-13532/es/contenidos/informacion/08_curso_verano_programas/es_cine/cine_novela_vasca_cine.html

Mutilak kulpa izan zan. Nola demontre dakazu Stevie Wonderren kontzertua jutia? Ni, Enrique Iglesiasekin geatzen naiz.

Utzi iruzkina: