37 galdera 63 milioi estatubatuarrek esperantzarekin duten kontaktu bakarrari (eta 17 minutu)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-11-12 11:48
1

Esaidak Obama, zoriontsuak al zarete
botereaz bestaldeko biztanleak?
Zoriontsuak al zarete hi eta hire kanpaina aholkulariak?
Kausitzen al duzue maitasunik,
sikiera aportazio-donazio mamitsuak egin dituztenen arteko
ehundiko hogeitabost edo hogeiren baitan,
ala hemen bezala potroak estutzen hasiko zaizkik laster
Etxe Zuriko laberintoaren azkeneko salan, Bulego Obalean?
Zuen erresumako lurraldeen artean
ba al dago Basora edota
Kandahar deitutako parajerik?
Erreta al daude hango haranak?
Ba al daude Shell, Exxon, BP, Total, Chevron... konpainietako gasolinategiak?
Eta ez al dira biltzen tximeletak desertuan? Zuen bulegoetan ere ez?
Esaidak, zoriontsuak al zarete
botereaz bestaldeko biztanleak?
Ez al duzue karramarroekin
ametsik egiten? Eta aseguru medikurik ez duten umeekin?
Jasson Cook soldaduarekin akordatzen al zarete inoiz?                                                         Nola kixkali zuten Bagdadeko kaleetan,
nola bere uniformeak korapilo       gorri ilun bat
zirudien karreteraren harri txintxarretan?
Botereaz bestaldean ba al duzue
dunki´n donutsik?
Ba al dago fried Oreorik?
Wall Streeteko marrazo abisalek
ba al dute aurresentipenik
justiziaz, ba al dakite ongia
eta gaitza hitzak bereizten?
Botu papera hartu eta poll stationaren
barruan izkutatu zen jendeak,
azken unerarte gorde al zuen
Obamak mundua alda dezakeelako ilusioa –yes, we can-?
Zuek mortgagea aipatzen duzuenean zertaz
ari zarete, zehazki?
Etxebizitza erostearen abantailaz,
edo nork bere burua urkatzeaz, sinpleki?
Inbertsioak egiterakoan, gogoan izaten
al dituzue Irakeko desertuko karabanak?
Asko al dira, asko al zarete
botereaz bestaldeko erresuma horretan?
Egunero kaletik ikusten dudan jende hau,
hor bizi al da?

Esaidak Obama, ez al dik inoiz ihes egiten puzkerrik?
Inork ikusten ez hauenean ere ez?

Benetakoa al haiz, Obama?

Guztiarekin ere, atera itzazue nahi duzuen lekutik hamazazpi minutu, hamazazpi besterik ez, kaskoak jarri, pantaila osoan ikusteko aukerari sakatu eta entzun diskurtso perfektua. Morroi hau jenio bat da.

Igor Calzada

Igor Calzada 2008-12-29 19:49 #1

Jozulin
orain http://www.igorcalzada.com bezala.
Oso ona.

Lasaigarria duk,
ikustea,
lth-ko muga probintzial horren,
bestaldean,
badela,
mahaiari eusten dionik.
Obama-rena ona man, really good!
Bai jauna, 37 questions...Askotan pentsatzen nituen neronek ere...SFranciscon nengoela.
http://www.igorcalzada.com/mr-obama

FasTFatum bezala:
Eskerrik asko compliment-engatik.
USAtik ekarritako uztari, hasiera emango zioat 2009an,
pistoletazoa, desertuko hutsune hutsetik.

Neu ere man
nice meeting you yesterday

In touch&connected

bskd1.
Igor Calzada.

Utzi iruzkina: