Esaidak Obama, zoriontsuak al zarete botereaz bestaldeko biztanleak? Zoriontsuak al zarete hi eta hire kanpaina aholkulariak? Kausitzen al duzue maitasunik, sikiera aportazio-donazio mamitsuak egin dituztenen arteko ehundiko hogeitabost edo hogeiren baitan, ala hemen bezala potroak estutzen hasiko zaizkik laster Etxe Zuriko laberintoaren azkeneko salan, Bulego Obalean? Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Basora edota Kandahar deitutako parajerik? Erreta al daude hango haranak? Ba al daude Shell, Exxon, BP, Total, Chevron... konpainietako gasolinategiak?Eta ez al dira bilt...


Lagun hori: Zure aspaldiko eskutitzari erantzunez esan behar dizut: Suetenaz honantzaldeko biztanleak (ere) ez garela zoriontsuak. Hemen (ere) mutu dirautela oraindik telefonoek, bihotz mortuak bailiren gauez gau, etxeko laberintoaren azkeneko salan. Greenlanden ospelak direla parajeak, nolakoak bestela? Badaudela Shell konpainiako gasolinategiak, eta beste marka batzuetakoak (Repsol, Total, Exxon,...) ere bai, baina guztiek daukate administrazio kontseilu berbera. Tximeletak lehen bezala biltzen direla tximeletarik geratzen den lekuetan, baina neguan ez, neguan ez dago tximeletarik. Espioi...


Azken iruzkinak