Obama lehendakari

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-05 00:08

Hilabeteak eman ditut blog hau abandonatuta. Egunerokoak erabat irentsita, ez diot arretarik jarri. Bigarren saiakera bat eginen dut, ia aurrerantzean zintzoago aritzen naizen. Laster, gainera, aterpe berrian agertuko naiz.
AEBetako hauteskunde eguna da. Ordu honetan, oraindik, kolegio gehienak zabalik daude. Gaur berean jarri dute orain egun batzuk niri grabatutako elkarrizketa motza Radio Euskadikoek, AEBetako hauteskundeez. Obama edo McCain? BAdirudi ezkerrekoek, halabeharrez, Obama erran behar dugula. Nik ordea, bertzelako erantzun bat eman nahi izan dut. Ez bata, ez bertzea.
Egia da, aukera-aukeran, bietatik, Obama nahiago dudala, baina marketing hutsa da Obama bera ere. Aldaketa saldu nahi du, baina guztiz politika liberalak bultzatuko ditu. Deigarria da, hagitz, beheko klaseei baino, bere mezua nola bidaltzen dien erdiko klaseei.
Hainbertze injustizia, hainbertze ezberdintasun, gabezia... ditu herrialde hark, erabateko aldaketa behar duela. Ez da posible botoa eman ahal izateko izena eman behar izatea, ordaindu beharreko agiri bat eduki behar izatea...
Luze joko nuke. Arretaz jarraituko ditut emaitzak. Eta McCainek ez dezala irabaztea desiro dut. Hortik aitzin, deus guti.

Hurrengo idatzia presidente berria nor den dakigula idatziko dut.


Utzi iruzkina: