Obama lehendakari

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-05 00:08

Hilabeteak eman ditut blog hau abandonatuta. Egunerokoak erabat irentsita, ez diot arretarik jarri. Bigarren saiakera bat eginen dut, ia aurrerantzean zintzoago aritzen naizen. Laster, gainera, aterpe berrian agertuko naiz.AEBetako hauteskunde eguna da. Ordu honetan, oraindik, kolegio gehienak zabalik daude. Gaur berean jarri dute orain egun batzuk niri grabatutako elkarrizketa motza Radio Euskadikoek, AEBetako hauteskundeez. Obama edo McCain? BAdirudi ezkerrekoek, halabeharrez, Obama erran behar dugula. Nik ordea, bertzelako erantzun bat eman nahi izan dut. Ez bata, ez bertzea.Egia da, auk...