Letretako Obamak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2009-01-23 09:57
7

Pasa den urteko Ramon Llull saria, katalanezko letretan garrantzitsuenetakoa (90.000 euro, aizue) Najat El Hachmi idazleak eskuratu zuen. El Hachmi Marokon jaioa da, baina zortzi urterekin emigratu zuen Kataluniara (orain 29 ditu). Emakumea, gaztea eta jatorriz, marokoarra: dena dauka letra katalanen Obama titulua eskuratzeko.

Katalanez idaztea ez zela berez aukera bat adierazi du idazleak. Bere testuingurua katalana zen, idazten ikasi zuenean, katalanez ikasi zuen. Naturala da berarentzat katalanez jardutea. Katalunian katalana idazten duten immigranteen fenomenoa ez da hain arraroa. Gaur egun Matthew Tree ingelesa edo Laila Karrouch marokoarraren izenak nahikotxo entzuten dira.

Baina tradizioa XX. mendearen erdialdeko beste inmigrazio horretatik dator, Andaluziatik, Extremaduratik edo Murciatik etorritako jende andana horrengan. Inmigrante horien ahotsa Paco Candel izan zen, Els altres catalans liburuan Franco garaiko langile ibiltari horien aztarna jaso zuena.

Konparazio oro gorrotagarria dela jakinda ere, utzidazue gorrotagarria izaten momentu batez. Imajinatu dezakegu marokoar, errumaniar edo ekuadortar jatorriko euskal idazlerik? Bai? Noizko? Hamar, hogei urteren buruan? Inmigranteen bigarren belaunaldira itxaron behar al dugu? Ume marokoar, errumaniar eta ekuadortar horiek beren eskolaratze prozesua euskaraz bukatuko duten momentuan al dago gakoa? Hori bakarrik? Berez erakarriko al ditu euskal literaturak idazle potentzial horiek? Modu "naturalean" erabiliko al dute euskara beren literatur jardunean?

Zalantzak dauzkat. XX. mendeko inmigrazioaren garaian ere, hemen ez zuen inork Beste euskaldunak izeneko libururik idatzi.

(Eta zera gehituko nuke, beste behin gorrotagarria izaten eta gauzak nahaste aldera: Kataluniako presidentea Kordobako Montilla da; gurean, ordea, oraindik ere txisteak egiten dira Portugaleten jaiotako Lopez lehendakarigai bat dela eta ez dela).

patxi lurra

patxi lurra 2009-01-23 16:32 #1

Neuri gorrotagarria egiten jat ume baltz, txinar edo indigena bat euskaraz egiten entzuten dogunean hainbaten irribarretxoak ikustea, bitxikeria hiperexotikoak liluratutako horien jarrera paternalista eta inmobilista. Ados nago gaur egun harrigarria eta bitxia dala holakoak ikustea, baina egia da gero eta ohikoagoa dala be bai,  eta bueltatxo bat besterik ez dozue emon behar geure Botxo erdaldundu honetako Atxuri edo Zazpi Kaleetako eskoletatik (eta zer esanik ez eskualde euskaldunetako eskoletatik, Ondarroan, Azpeitian edo Oñatin). Pello juten dana Muxika eskola da, Andra Mari eta Erribera kaleen artean dagoana. Aurton lelengo aldiz D eredua sartu dabe, eta Pelloren ikasgelan umeen erdia bolibiar edo latinamerikarrak dira. Ondo eginez gero, zeozer atara daiteke hortatik, eta neuk zalantzarik ez deukot gehiago atara daitekeela gaur egungo etorkinengandik (batik bat Afrika baltzekoengandik) frankismo sasoiko extremadurar, andaluziar eta gaztelar horiengandik atara zana baino. Ez askoz gehiago, baina gehiago bai. Igoal egunen batean ezabatuko dogu irribarretxo paternalista horiek geure mosuetatik.

Tarantino

Tarantino 2009-01-24 12:11 #2

Hemen askok euskera estorbo bat bezela ikusten due. Aurrea juteko oztopo bat bezela. Gañea, batzun ustez, nahikua da Euskal Herriya maitatzia. Aniztasuna dakau beti ahotan baina egitan ez deu bate atsegin, bakoitzak bere ikuspegiya inposatu nahi izaten du. Ta okerrena ez da etorkinana, hemen jaio ta hazitakuana baizik. Donostin buelta bat ematia nahikua da horretaz jabetzeko. Euskeraz badaki jendiak, baña ez da kalian entzuten. Valladoliden euskera geyo aitzea ta. Askatasunak hori daka, bakoitzak nahi duna iten dula, ta asko gazteleraz iten komoduo sentitzen dia.

Gora Espainia!!

Jabi

Jabi 2009-01-25 21:56 #3

Beno ba hona hemen frankismo garaiko etorkin bat. Beno Etorkinen seme bat, etorkinen bigarren generazioa. Egoera oso ezberdina zen lehen eta garai honetan. Agian etorkin horiek ez, baina semeak ikasi dugu hizkuntza, edo ikasten gabiltza, batzuk ere erabiltzen dute normaltasunez gastelaniaz galde gabe.

Egia da Euskara ez da herri honen hizkuntz erabilena, baina momentu honetan inoiz baino jende gehiago da Euskaldun osoa, edo bidean dago. Agian ez da nahi duzuena baina itxaropena mantentzeko ez da gutxi ezta? Nire ustez ez.

Ados paternalismoarekin. Nik espero dut etorkizunean euskal herri interkultural batean bizitzea. Euskara erabili komunikatzeko, idazteko, galdetzeko, naturaltasunarekin.

Eta bukatzeko oso polita izango litzateke Beste euskaldunak liburua egitea, etorkinak eta haien semeen historiak benetan interesgarriak dira. Benetan

Musuak guztiontzat

patxi lurra

patxi lurra 2009-01-25 22:43 #4

Lehengo egunean egunkarian irakurri dot Jon Maia bertsolari xarnegoa euskaraz ikasi daben etorkinei buruzko dokumentala egiten dabilela. Interesgarria izango da, "Riomundo" bere liburua legez. Neu be etorkina izan naz zelabait, edo itzulkina. Euskal diasporatik gatozenok zer gara ba?

xme

xme 2009-01-26 14:11 #5

Najat el Hachmi euskal idazleak iritsiko dira egunen batean, iritsiko ahal dira, baina gure literaturaren exotikotasun maila Gasteizko emakumezko ipuin-idazleetara mugatzen da, oraingoz.

patxi lurra

patxi lurra 2009-02-06 09:22 #6

Parkatuko deustazu hari honetatik barriro be tiratzea, baina oso gai interesgarria iruditzen jat.

Imajinatu dezakegu marokoar, errumaniar edo ekuadortar jatorriko euskal idazlerik? Bai? Noizko? Galdetzen zenduan, eta badakigu hamen azkenean gertatuko dala Katalunian legez, han baino beranduago, baina etorriko dala.

Kontua da "Ekialdetik iritsi zen Enara" liburua irakurri barri dodala, Xabier Etxaniz Rojo eta Larraitz bikotekideak neskato txinatarra adoptau ebela eta liburuan prozesuaren gora-beherak kontatzen ditu Xabierrek, modu arin eta atseginean. Amaiera aldean, zera irakur daiteke: "Hemendik aurrerakoak, baina, ez ditut nik idatziko, ezpada Enara Fuhanek berak. Bere istorioa baita".

Horra beste bide bat, guraso euskaldunek adoptautako eta atzerrian jaiotako ume euskaldunena.

色々なチーズ

色々なチーズ 2010-10-02 18:24 #7

marp romuso dearut kenihi good!

Utzi iruzkina: