Kategoria: geltokia
Berria egunkaria kriston reportajea polita dakar, Hegoaldean AHTko geltokiak zenbat arazoak dauzkate kontatzeko. Hemen, Iruñeko kausa laburbiltzen dugu, eta textuan kontatzen diren historiei loturak gehitu ditugu.AHTa Iruñean sartzeko geltokia Etxabakoitzen egiteko asmoa du udalak. Ez geltokia bakarrik; 9.000 etxe egin nahi dituzte auzoan, geltokiaren lanen barruan. Plan hori arriskutsutzat jo zuen martxoan Nafarroako Kontu Ganberak, etxebizitzen proiektuak 297 milioi euroko aurrekontua duelako eta etxebizitzen salmenta motelduta dagoelako. Ehunka auzokidek egitasmoaren aurkako protesta egi...
Erropa zikinez betetako motxila bizkarrean eta portatila sorbaldatik zintzilik ezinean egingo duzu autobus geltokirako bidea. Eta agian ez zara bakarrik egongo, lagun batekin joango zara geltokira. Zebra bidean muñekitoa berde jarri zain zauden bitartean gizon bat jarriko zaizu ondoan, bera ere maleta batekin egongo da. Goitik behera begiratu eta “que nos vamos de vacaciones” esango dizu. Zuk ezetz esango diozu, ez zoazela oporretara, etxera itzuliko zarela esango diozu. Nongoa zaren esaten diozunean, poztu egin dela ematen du eta euskaraz ba al dakizun galdetuko dizu, zuk, noski, baiezkoa ...
Obsesio berezia daukat arkitektura urbanoarekin. Aitak txikitatik barneratu didan afizioa da seguru asko. Toki berri bat bisitatzen dudan bakoitzean, eraikinek hartzen dute nire arreta guztia. Inoiz ikusi dudan edifiziorik magikoena da Canfranc-eko tren geltokia. Europako edozein hiriko geltoki izan zitekeen arren, paisaia menditsuan du bere habia, Pirinioen bihotzean. Frantziako mugatik gertu, modernismo arkitektonikoaren sinbolo ederra da Canfranc. Badauka aura berezi bat, besarkatu, eta iragana berpizten laguntzen nauena, izan ere, Canfrancek jauregi mamua dirudi. Oraindik mantentzen di...
Tranbiatik jeitsi eta bertan ikusten dut, egunero. Begira geratzen natzaio autobusa heldu bitartean. Amets egiten dut autobusa sekula iritsiko ez dela, betiko geratuko naizela berari begira. Urrun gaudenean ez diot begirada gainetik kentzen. Hurbil gaudenean, noizbehinka begirada zuzendu eta berearekin gurutzatzen da. Ziztadak, labankadak bihotzean.Ezin dut jasan bere begirada, ezin dut jasan nabaritzen dudan asetasun uholdea. Begirada gerriruntz jeitsi dut. Berriro aurpegira begiratu dut. Niri begira dago. Biok ezikusiarena egin dugu, batak bestearen begirada ukatuz, behin eta berriro, aut...