AHTendako geltokiak eraberritu eta estazio intermodalak egiteko asmoa dute Hegoaldeko lau hiriburuek
Berria egunkaria kriston reportajea polita dakar, Hegoaldean AHTko geltokiak zenbat arazoak dauzkate kontatzeko. Hemen, Iruñeko kausa laburbiltzen dugu, eta textuan kontatzen diren historiei loturak gehitu ditugu.
AHTa Iruñean sartzeko geltokia Etxabakoitzen egiteko asmoa du udalak. Ez geltokia bakarrik; 9.000 etxe egin nahi dituzte auzoan, geltokiaren lanen barruan. Plan hori arriskutsutzat jo zuen martxoan Nafarroako Kontu Ganberak, etxebizitzen proiektuak 297 milioi euroko aurrekontua duelako eta etxebizitzen salmenta motelduta dagoelako. Ehunka auzokidek egitasmoaren aurkako protesta egin zuten apirilaren 2an, uste baitute udalak ez duela dirurik eman auzoa biziberritzeko eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa «espekulazioa» dela.
Bestalde, geltokiaren proiektua «berriz aztertu eta benetako beharretara egokitu» behar dela adierazi zuen martxoaren 1ean Anai Astiz Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariak. Areago, gaur zortzi parlamentuan eginiko agerraldian, Astizek esan zuen ezin dela baztertu proiektuaren UESP Udalaz gaineko Eragineko Sektore Plana bertan behera utzi eta beste bat egitea. Abiadura Handia-Iruñerria partzuergoak ostiralean egin zuen aurreneko bilera, eta ebatzi zuen proiektua «gaur egungo testuinguru ekonomikoan» aztertu beharra dagoela.
Etxabakoitzeko egitasmoaren aurka ari da lanean Sustrai Erakuntza Fundazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztutako UESPan «formazko akats larriak» antzeman dituzte. «Biztanle kaltetuek edo interesatuek ezin izan dute haien informaziorako eta parte hartzeko eskubidea gauzatu», kritikatu du fundazioa. Ez da hori proiektuan nabaritu duten eragozpen bakarra; Fundazioak uste du UESPak zarataren gaineko legeria ez duela betetzen eta bibrazio, argi kutsadura, ur saneamendu, hornidura eta uholde arazoak sortuko dituela.
Geltokiak auzoan eragingo duen «aldaketa bortitzaz» ohartarazi du Sustrai fundazioak: «Bertako biztanleen parte hartzerik gabe garatu eta inposatu zaien proiektu bat da, horregatik arbuiatu dute. Bertako inork ez du desiratzen 160 etxebizitza desjabetu, hustu eta botatzea». Etxabakoitzen beharrei erantzun beharrean udalaren proiektua geltokiaren neurrira baino ez dagoela egina gaineratu du Fundazioak.
Además, en estos pasados días se han producido bastantes declaraciones sobre el asunto de Etxabakoitz:
El viernes se celebró una reunión del Consorcio de Alta Velocidad-Comarca de Pamplona. En ella, el Consejero de Fomento Anai Astiz volvio a cuestionar el proyecto de la estación y las vivienas en Etxabakoitz, pero de una forma mas matizada. Por su parte, UPN volvió a salir en defensa del proyecto. La noticia en Diario de Navarra y Diario de Noticias.
Posteriormente, UPN, por boca del consejero de Economía y Hacienda, Álvaro Miranda, y del alcalde de Iruñea, Enrique Maya; e incluso la Presidenta del Gobierno de Navarra, Yolanda Barcina, han realizado declaraciones a favor del TAV y de la construcción de la estación y las 9.000 viviendas de Etxabakoitz. Puedes verlas en Diario de Noticias.
Actualización (5 de mayo): El consejero de Fomento vuelve a declarar que "no sabe que hacer" con el PSIS de Etxabakoitz: si revisarlo, extinguirlo... (Diario de Noticias, Diario de Navarra).
Esto lo dice después de habar firmado un "protocolo de colaboración" con ADIF, para el desarrollo integrado de el Tren de Alta Velocidad, la Ciudad del Transporte de Pamplona y el Centro Logístico de Noáin. Mas info en la web de noticias del Gobierno de Navarra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: