Patxi Trapero eta Iban Aranzabal sarelariak Web 2.0 ikasgaian

heiditxo 1456135333186 zertarako amestu...¿? | 2008-04-04 15:23

Pasa den martxoaren 14ean, bi sarelariren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Web 2.0 ikasgaian. Patxi Trapero blogaria eta Iban Aranzabal, Goienako komunikazioko arduraduna, izan genituen gonbidatu moduan ikasleoi interneten idazteko eta aritzeko gomendioak emanez.

 Biek zioten bloga edukitzeak esfortzu edo dedikazioa eskatzen zutela. Beraz, sarera igo baino lehen, testu prozesatzailean idaztea, euskara txukunean idaztea (batuan nahiz euskalkian) eta blog biziak egitea bezalako aholkuak eman zizkiguten.

 Iban Aranzabal, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia, Goiena telebista, irrati eta egunkariak bateratzen dituen webguneaz arduratzen da. Orrialde interaktiboa izatea beharrezkoa zela zioen eta horretarako argazkiak eta animazioak sartzea gomendatzen zuen.

 Lanbidez udaltzaina den Patxi Traperok, hasieratik irabazi zuen ikasleen arreta, bere blogean ikusgai dagoen marihuanaren istorioarekin. Bere bizipenetik kontatu zen hasierako anekdota, eta modu berean azaldu zuen berak sarearekin duen esperientzia. Berak hartzaileak kontuan hartu eta haiekin harremana izatea azpimarratzen zuen.


Utzi iruzkina: