Blogen mundua
Orain dela hiru bat urte izan nuen blogen berri lehen aldiz. Unibertsitateko irakasle batek ezagutzera eman zizkigun eta baita egitera animatu ere.
Emozio handiz hartu nuen betebeharra. Erregistratu eta berehala idazteari ekin nion. Lagunei nire blogaren berri eman nien, baina ezustekoz hartu nituen, ez zuten ordu arte mundu honen inguruko berririk.
Hasieran pixka bat arraro egin zitzaidan, edonork bere iritziak interneten zabaltzeko errastasuna. Antzinako eguneroko pertsonaletatik, eguneroko publikoetarako pasatu gara.
Denborarekin indarra hartuz joan dira blogak. Traperok ondo dioenez egun Corte Ingles-en itxura handia du blogosferak. Gai guztiak jorratzen dira, ohikoeneatik hasita kuriosoenetara.
Hemen aurkitzen da nire pega handiena. Azkenaldian blog asko irekitzen dira egun batzuen buruan bertan behara usteko eta hori ez da zuzena.
Blog bat irekitzean, idazleak konpromisu bat hartu behar du, blog hori ahalik eta egonien aurrera ateratzeko. Idazleak ez badauka benetako interesik blogean, alferrekoa da pertsona behartzea idaztera. Edukiek hutsune asko izango baitituzte.
Blog bat zabaldu aurretik gogoeta egin behar da konpromesu hori hartzeko gogorik dagoen. Horrela ez bada, hilabete batzuen buruan pikutara joango da bloga. Hainbat dira erdipurdian gelditzen diren blogak.
Eta hemen galdera bat planteatzen zait. Zer gertatzen da pare bat hilabetez geldi geratzen diren blogekin? ezabatu egiten dizte edo horrela gelditzen dira?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: