Saharara bidaia
Ikusi ahal izan duzuen moduan Aste Santu honetan Saharan ibili naiz. Ez nuke oporretan joan nintzela esango, baizik eta bisitan. Herri bat bisitatzen joan nintzen: saharauiak. Egia esan, eta zehatzak izatearren, Aljeriar lurraldeetan egon naiz. 165.000 saharaui inguru Aljeriako desertuaren zati baten bizi dira. Errefuxiatu politikoak dira.
Marokok, behin,
lurrak lapurtu eta desertura jo behar izan zuten babes bila. Guzti horren
atzean Espainia dago, jakingo duzuen moduan, baina bueno, ez naiz kontu
politikoetaz arituko, gogo izugarriak ditudan arren.
Betidanik izan
dut herri honekiko interes edo konexio handia, txikitatik saharauiren bat edo
beste ezagutu izan nituen eta ulertezina egiten zitzaidan nola gertatu daitezke horrelakoak: herri oso
bat bere lurretatik alde egin behar izatea beste batek horrela nahi duelako,
benetan niretzako ulertezina.
Hasieran nahiko goibel joan nintzen, esan zidaten moduan Loiutik hiru hegazkin ateratzen baitziren. Espero nuenaren kontrako zen hori. Nik saharauiak ezagutu nahi nituen eta ez euskaldunak Saharan. Baina dena ordainduta eta itxita zegoenez Sahararako bidea hartu behar nuen.
Saharara iritsi
eta egun pare baten zeinen erratuta nengoen konturatu nintzen. Ikusi izan nuen
bezala bidai guztiz solidarioa zen eta ez turistikoa. Nabaria zen bidaiaren
izateko arrazoia: herrien arteko anaitasun garbia. Ikaragarria izan da.
gobernuak, estatuak eta agintariak alde batera utzita herritarrak zein
punturaino elkartzen diren.
Egun, dena bizi
izan dudala eta bidai perfektua izan dudala kontutan hartuta zer nolako
esperientzia bizi izan dudan konturatzen naiz. Ez nuen halakorik espero, dena
espero edo imajina nezakeena baino askoz hobeto izan zen. Saharauiak duten
gutxia eskaintzen dizute irribarrea ahoan dutela. Oso zaila zait bizitakoa hitzen
bitartez adieraztea, oraindik amets horretan nago.
Bizitzaren
ikuspuntu berri bat erakutsi didate. Jasotzeko asko duten arren emateko ere
mila gauza dituen herria da. Pertsona moduan ikasi izan dudala sentitu dut,
espiritualki aberastu naizela sentitzen dut.
Egin dezakedan
gauza bakarra gomendioak ematea da: udan ume saharauiren bat akojitzeko aukera aprobetxatzea
gomendatzen dut. Haur paregabeak dira eta horiekin ere ikasteko hamaika gauza
daude. Bestalde, urtero bitan ume horiek eta haien familiak bisitatzeko aukera
ematen dute euskal erakunde solidarioek, beraz, hori aprobetxatu eta horiek
nola bizi diren ezagutzea bihotz osoz gomendatzen dut.
Kronika hau
goitik-behera kaotikoa dela badakit baina hori barruan sentitzen dudan
pasioaren ondorio baino ez da. Anima zaitezte, benetan, ez zarete damutuko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: