Kategoria: polisario
Ikusi ahal izan duzuen moduan Aste Santu honetan Saharan ibili naiz. Ez nuke oporretan joan nintzela esango, baizik eta bisitan. Herri bat bisitatzen joan nintzen: saharauiak. Egia esan, eta zehatzak izatearren, Aljeriar lurraldeetan egon naiz. 165.000 saharaui inguru Aljeriako desertuaren zati baten bizi dira. Errefuxiatu politikoak dira. Marokok, behin, lurrak lapurtu eta desertura jo behar izan zuten babes bila. Guzti horren atzean Espainia dago, jakingo duzuen moduan, baina bueno, ez naiz kontu politikoetaz arituko, gogo izugarriak ditudan arren. Betidanik izan dut herri honekiko inte...