Firefox Testigantzak

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-29 17:14

Ez da denbora asko pasa Firefox atera zenetik, ohikoa den Internet Explorer ordezkatzen hasi den nabigatzailea.

Gero eta jende gehiago dago munduan Internet Explorer ez erabiltzeko irtenbideak nahi dituela, Bill Gatesi dirurik ez emateko asmoarekin. Zorionez, Firefox ageri da, sortu dute, eta gainera abantail asko ditu:

- Dohaina da.

- Euskara hutsean ere aurkitu daiteke (Euskaldunentzat zeharo garrantzitsua dena).

- Internet Explorer 7.0 atera baino lehenago askoz hobea zen firefox (favoritos-ak karpetan banatuta, ordenagailua itzaliz gero (argia joaten delako edo...) web orriak kontserbatzen ditu, irekitzen dituzun web orri guztiak ordenaturik agertzen zaizkizu leiho batean...

-...

Kriston txolloa da!!

Hala ere, hori ikustean microsoft internet explorer eguneratu zuen,  IE 7 deiturikoa, firefox-en ideia asko kopiatuta noski. Konpetentzia gogor aritzen da, lehiaketa batean bihurtzen ari da. Ikusiko dugu nork irabazten duen azkenean!


Utzi iruzkina: