Firefox erabili!!!
Oraingoan nabigatzaileei
buruz arituko naiz. Duela urtebete gutxi gorabehera hasi nintzen Mozilla Firefox
erabiltzen, eta aitortu dezaket nire bizitza birtuala aldatu eta hobetu zuela.
Internet
Explorer-en azken bertsioak fitxak irekitzeko aukera ematen du, baina garai
hartan ez zen halakorik, Firefox-en izan ezik. Abiadurari erreparatuz, dudarik
gabe Explorer motelagoa da, eta egun erabiltzaileek ezin dute segundu bat ere
ez galdu. Gainera, lehen aipatutako fitxekin ere bizkortasuna lortzen da.
Beste arrazoi bat
Firefox erabiltzeko sofware librea dela da. Explorer Microsoft konpainiaren
produktu bat da, baina Mozilla Firefox ez dago inolako enpresari lotuta.
Hurrengo pausua
Windows uztea eta Linux-era pasatzea izango da!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: