MOZILLA FIREFOX

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-10 12:44




Mozilla Firefox azken urteotan internet nabigatzailerik erabiliena izatea lortu du. Orain arte Windows-en Internet Explorerrek zuen lehenengo postua. Dohaineko programa izateaz gain kodigo irekian egina dago, hau da, programatzaileek etxean aldatu egin dezakete hobetzeko. Modu horretan arazoak azkarrago konpon daitezke eta produktua etengabe ari da hobetzen.

                Erreza da Firefox erabiltzea eta egunero asko erabiltzen dutenentzat azkarra da gainera.   Fitxa bidezko nabigazioak izugarri azkartzen du orria aurkitzea, azken Internet Explorerrek ere ateratako bertsioa. Esatekoa da programaren tekla konbinazioek  ere asko azkartzen dutela nabigatzea. Hala ere gehiago nahi dutenentzat erabilgarritasuna edo itxura aldatzeko aukera ugari ematen ditu ere. Markadoreak ere gustura sailka daitezke.


                Esanguratsua da gehigarrien atala. Bertan mota ugariko aplikazioak deskarga daitezke firefoxekin erabiltzeko. Haien artean hiztegiak, bilatzaileak, informazio iturri berriak edo eranskin pertsonalizatuak daude, denak ordaindu gabe. Euskaraz dago ere programa eta interneten euskaraz aritzen direnentzat Elhuyar edo 3000 bezalako hiztegietara sarrera azkarra eskaintzen dute.

                Seguritatearen kasua ere oso garrantzitsua da internet ugari erabiltzen dutenentzat eta bertan galdu nahi ez diren gauza pertsonalak dituztenentzat. Programak ireki nahi ez diren leihoak blokeatzen ditu eta deskargetan ere birusik ez izatea kontrolatzen du. Pasahitzak gordetzen ditu eta formularioetako erantzunak ere.

                Erabili ez dutenentzat saiatzea gomendatuko nieke, asko eskaintzen duelako Firefoxek.




Utzi iruzkina: