Internet Explorer vs. Mozilla Firefox

atano 1456131130965 atano | 2008-04-24 17:45

Munduan zehar gero eta erabilgarriagoa da Mozilla firefox gaur egun interneten. Nik momentuz ez nuen erabiltzeko joerarik, gehienbat informazio faltagatik. Orain ordea irakaslearen azalpenei Ester gauza berriak Isasi ditut eta abantailak aurkitu dizkiodanez, baliteke hemendik aurrera Explorerren ordez firefox erabiltzea. Firefex, Explorerren aldean nabigatzaile azkarragoa eta erabilgarriagoa dela iruditu zait.

Horretaz gain, fitxa bidezko nabigazioa ere abantaila bat da mozillaren kasuan. Izan ere, denbora izugarri aurreratzen da fitxa bidez nabigatuz gero, eta erosotasuna ere hobea da. Pasahitzak, formularioetako datuak ere gogorarazten ditu, eta oso erraz kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola.

Gainera, Phising-erako arriskua ekiditeko almena du hasieratik eta segurtasun arazo bat sortu eta oso egun gutxira  eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizu nabigatzaileak berak.

 Euskaraz nabigatzeko aukera ere ematen du Firefoxek eta Euskalbar eta Xuxenekin ere erlazionatzea oso erraza da.

 

Beraz, ez dago zalantzarik abantaila ugari dituela Mozillak eta nire aldetik hau gomendatzea besterik ez zait gelditzen.

 

 


Utzi iruzkina: