Firefox: iritziak eta gomendioak
Firefox gero eta gehiago erabiltzen den nabigatzailea da. Hala ere, jende asko dago oraindik, ez duenak bere abantailak ezagutzen. Hori dela eta, Joxe Aranzabalen blogan, Firefox erabiltzen duen jende asko bere iritzia eman du, nabigatzaile honen informazio gehiago emanez.
Hori dela eta, Gari Araolaza adibidez, bere eguneroko lanean erabiltzen du, eta bere esperientzian oinarrituta, oso erabiltzaile azkarra eta segurua dela dio. Segurtasun arazo bat dagoenean oso egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizulako. Gainera, bide gehiago ditu, hala nola, xuxen zuzentzailea lortzeko aukera dago.
Mutil honek ez ezik, Maite GoƱik ere, Internet explorer erabiltzeko ohitura zuela esan du, baina gomendio bati esker, orain Firefox erabiltzen duela aitortu du. Izan ere, fitxa sistemarekin oso pozik dagoela dio, eta honekin burutu daitekeen gauza guztiekin ere.
Nire kasuan, orain hasi naiz Firefox erabiltzen, eta egia esanda oraindik ez dut oso ondo menperatzen. Gainera, etxean Internet Explorer dut beraz, ez dut bestea erabiltzeko aukerarik. Baina orain arte ezagutu ditudan aukerak, oso onak eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit, batzuk, Internet explorer ez dituenak, eta beste batzuk, denbora aurrezten laguntzen dizutenak.
Oraindik, ez dakit benetan gomendatuko nukeen gauza bat den edo ez, baina momentuz esan beharra daukat, ondo doan nabigatzaile bat dela, eta ziur aski, erabili ahala bere abantaila guztiez ohartuko naizela, Internet explorer alde batera utziz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: