10 arrazoi Firefox erabiltzeko

zabaldu 1456153813162 Zabaldu | 2008-06-02 12:58

¿Zergatik erabili beharko nuke Firefox Internet Exploreraren ordez? Ea hemen hamar arrazoi nagusi:

1.- Azkarragoa eta egonkorragoa.

Firefox, Netscape nabigatzaile zaharraren estrukturaz baliatu zen eta bere kodigoa berridatzi ondoren, IE baino azkarragoa eta sendoagoa da.

2.- Segurtasun eta pribazitate gehiago.

Ia egunero aurkitzen dira segurtasun akatsak IEn, hain latza da egoera hau, hainbat instituzio publiko beste nabigatzaileen erabilera gomendatzen dute IEren ordez. Akats hauen errua IEk erabiltzen duen teknologia batean datza, ActiveXa. Teknologia honek softwarea automatikoki instalatzen du zure ordenagailuan. Nahiz eta ideia ona badirudi ere, gure ordenagailuan malwarea sartzeko bide azkarrena da.
Firefox ez dakar ActiveX teknologia eta ez du ezer instalatzen gure baimenik gabe, honela kontrolpean daukagu gure ordenagailuan sartzen diren programak.

3.- Pop-up-en blokeo automatikoa.

Internet Explorerrean agertzen diren iragarki astunak, Firefoxek automatikoki blokeatzen ditu nabigazioan arazoak ez sortzeko.

4.- Pestainak.

Nahiz eta Opera izan pestainak erabili zituen lehenengo nabigatzailea, Firefoxen hasierako bertsioetan agertu ziren eta nabigazioa zeharo azkartzen eta erosotzen dute.

5.- Pertsonalizatzeko aukera handiak.

Beste arlo bat pertsonalizazioa da, firefox hainbat skin ipintzen ditu zure eskura bere weborritik nabigatzailearen itxura aldatzeko nahi duzun moduan. Baita ere (eta hau segur aski funtzio interesgarriena da) luzapenak ipintzen dituzte gure eskura. Luzapenek karakteristika bereziak gehitzen diote firefoxari: albisteak irakurri, eguraldiaren egoera…
firefox_eats_ie
6.- Multiplataforma eta eleanitza.

Firefox hainbat aparailutan instalatu daiteke: mugikorretan, ordenagailuetan, PDAtan. Eta baita ere gaur egun merkatuan dauden hiru SO nagusietan: Mac OS, Windows eta GNU/Linux. Gainera 17 hizkuntzetara baino gehiagotara itzulita dago (euskara horien artean).
 
7.- Instalatzeko erraza.

Ez kezkatu instalatzeko orduan, oso erreza baita, soilik programak galdetzen dizuna erantzun eta pare bat minututan edukiko duzu martxan zure idaztokian.

8.- Eskakizun internazionalak betetzen ditu

HTMLren eskakizun internazionalak betetzen ditu eta ACID3 test famatuan oso emaitzak onak atera ditu. IE ordez ez ditu betetzen eta gainera bere errendimendu frogak oso txarrak dira merkatuko beste nabigatzaileekin konparatuz.

9.- Bilakuntza zuzena

Firefoxak, barra bat dauka une oro erabilgarri edozer bilatzeko googlen, wikipedian,youtuben edo nahi dituzun hiztegietan. Oso ideia ona da, eta ikusten denez Microsoftek bere IE7an sartu du pestainekin batera.

10- Librea da!!

Firefox software librea da eta beraz bere kodigoan sartu zaitezke nahi dituzun aldaketak egiteko.
 
Zertan zabiltza oraindik ez duzula jeitsi?!


Utzi iruzkina: