Firefox deskarga eguna

superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-12 15:46
5

Download Day - English
Badatorrela badatorrela! Ekainaren 17an Firefox nabigatzailearen hirugarren bertsioa kaleratuko da. Hobekuntza ugari, askok jadanik gozatzen ditugunak, beta bertsioak erabiltzen baititugu.

Hobekuntzen artean garrantzitsuenak web maltzurrak blokeatzea google-ren datu basearen laguntzaz, memoria gutxiago erabiltzea eta Firefox 2-a baino azkarragoa izatea dira.

Kaleratzearekin batera mundu guztiari erronka egin dio: programa baten 24 ordutan deskarga kopuruaren errekorra ezartzea. Helburu bezala 1'6 milioi deskarga finkatu dituzte.

Eta zergaitik Firefox?

• Software librea da, mundu guztiak partu har dezake bere hobekuntzan, eta ez da zentimorik ordaindu behar beragatik.
• Internet Explorer ez bezala, ez dago sistema eragileari lotua non, bata jausiaz gero, bestea botako duen.
• Sistema eragile ia guztietan funtziona dezake, bai Windows, Linux edota MAC OSX-en.
• Ordainketak eta erosketak egiten badituzu, askoz seguruagoa da Firefox.
• Gehigarri eta plugin ugari instalatu ditzakezu, Firefox zure gustura izateko.
• RSS-etara erraz harpidetu zaitezke, honela ez duzu web-ak banan banan bisitatu behar.
Hau dena esan ondoren, zurea da erabakia! Historiaren parte izan nahi?

Download Day

Maider Insausti Prieto

Maider Insausti Prieto 2008-06-12 18:59 #1

Kaixo Andoni:

Egia da Firefox-a Explorer- a baina hobea dela gauza askotan, baina ez al gara konturatzen beraien proposatutako deskarga egunari jaramon egiten baldin badiegu erakunde handi hauen lehian sartzen garela? Ez al da hobe egun bat itxaron eta lehia hortan ez sartzea? Horain arteko bertsioarekin egun bat gehiago itxarotiak ez dozkula gaitzik egingo. Egia da software libre-ari bultzadatxo bat ematea ez dagoela batere gaizki. Zer egingo dugu?

Superandoni

Superandoni 2008-06-12 19:56 #2

Aupa Maider. Ez dot ulertzen esaten dozunian erakunde handixen artian leihan sartzen garala. Alde batian dakagu Internet Explorer eta atzian Microsoft. Beste aldian Firefox, baina firefox software libria da eta Mozilla Foundation eta bere komunidadia atzian dakate. Bata enpresa monopolista bat da, munduan dauen handixenetarikua. Bestia pertsona gutxi batzuk kudeautako proiektu bat baina mundu osoko jentiak parte hartzen dabeneko komunidade bat. Hau dala ta, nik uste software librian mesederako eta publizidaderako oso ona dala halako ebento bat, eta software askian idealak monopolio eta innobazio ezan kontra dauzela... Ez dia bi enpresa, gizartia enpresa baten kontra baizik!

Guiness Record-ana zeoze anekdotikua izango da, nahiko politxa nere ustez...

Superandoni

Superandoni 2008-06-12 19:58 #3

Bi link interesgarri, mozilla ze dan aklaratzen dutenak:

The Mozilla Foundation
About Mozilla

Maider Insausti Prieto

Maider Insausti Prieto 2008-06-14 10:41 #4

Kaixo Andoni:

Lehia batean sartzen ari garela diodanean, esan nahi dudana zera da, firefox proiektua pertsona baten idia izan zen, eta bere helburuetariko bat microsoft en internet explorer ari hitzal egitea da. Ez dakit komenigarriena den lehia hortan sartzea, baina ados nago software libreei bultzadatxo bat heman behar zaiela erakunde monopolistek indarra gal dezaten. Esan bezala ni nahiago det firefox a erabiltzea nere lanetarako baina egia da internet explorer a erabiltzera behartuta nagoela beharrezkoak ditudan aplikazio batzuk ez bait dabiz guztiz ondo firefox arekin oraindik. Besterik gabe espero det firefox en ideia berri honek beharrezkoa duen bultzada ematea.

Superandoni

Superandoni 2008-06-14 11:43 #5

Hombre, pertsona bat bainao komunidade oso bat da eta itzal eitxia bere helburua izatia... ez nau ziur. Itzal eitxen detzala fijo, baina proiektuan helburua nabigatzaile libre, eroso eta seguru bat eukitzia da mundu osuantzako, estandarrak jarraitzen ditxunak. Gogorau daigun antziña jentiak webak IE-rako eta gero beste nabigatzailiendako diseñau bihar zitxustela. Por cierto IE-n jugadia borboil urten jaken MS-ekueri. Ordurarte Netscape zan jaun ta jabe. Orduan IE-a windows barruan sartu zuten (inseparable einda) eta kendu ezin zanez lege monopolistikuak saltau zitxusten a la torera...

Zer ez jatzu ibiltzen ondo firefoxen? Azkenekoz entzun dotena da Caja Laboral-eko web-a ez dabilela firefoxen. Penagarrixa iruditzen jata.

Utzi iruzkina: