FIREFOX
Bada denbora Firefox
interneteko nabigatzailea gure artera heldu zenetik. Esan beharra daukat haren
berri izan nuenetik ez dudala besterik erabiltzen, hau da, ez dudala explorerra
ordutik ukitu ere egin.
Abantaila ugari eskaintzen
dizkigu Firefoxek, eta sarearen ohiko erabiltzaile den edonork jakin beharko luke
bere baliabideak ustiatzen. Batez ere gure kasuan, euskaraz nabigatzeko aukera
ere ematen bai du. Erabili Euskalbar nabigatzeko.
Bizkorra izateaz gain,
txukuna ere ba da. Pop up-ak kontrolpean izateko egina dago eta etengabeko berrispen
prozesuan dago. Eguneratze bat prest dagoen bakoitzean, mezu baten bidez jakin haraziko digu prest dagoela instalazioa
burutzeko. Baiezkoa eman eta sarea maneiatzeko dagoen nabigatzailerik berriena
izango dugu geure ordenagailuan. Eragiketa hau egiterakoan, nabigatzailearen
leihoa itxiko da, baina ez izan beldurrik, instalazioa amitu eta gero
automatikoki ber abiaraziko da eta.
Bere beste erosotasunetariko
bat zera da, leiho bakarrean horri bat baino gehiago zabaldu daitezkeela.
Nabigatzailearen barran saguarekin klik egin, eta ondoren ctrl+t sakatzen
badugu, bigarren horri batera joateko aukera ematen digu. Eta horrela nahi
beste aldiz.
Egin klik goiko loturan eta
deskargatu, dohainekoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: