unibertsitatean berriro

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-10-10 11:27
1

Aspaldi izan nintzen unibertsitatean eta ez ditut ahaztu nahi orduan bizi izandakoak. Zein garai intentsoak! Zenbat indar eta nolakoak! Orain 20 urte eta gero berriro bueltatu naiz bertara. Eta ez da berdina! nola izango da, ba, berdina? Argi daukat bizipenak zeharo ezberdinak izango direla, nola imajina nezake beste ezer! hala ere, gustura nago. Ahal dudan guztia hartzeko eta ahal dudan guztia emateko prest. Lagun berriak egiteko prest. Irudimena aireratzeko prest. Eraikitzen jarraitzeko prest.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-19 23:27 #1

Zuk bai kemena, Edurne, berriro unibertsitatera itzultzeko. Gaur egun gauzak aldatuta aurkituko zenituen, baina horrek ez dio inporta, oso jarrera irekia ekarri duzulako.<br /><br />Idatzi duzun mezu hau oso polita da, eta --irakasleak bidaltzen dizkizuen lanez aparte-- jarraipena izan lezake. Alegia, besteok eskertuko genizuke noiz edo behin horretaz idaztea, zer alde dauden atzoko eta gaurko unibertsitateen artean, zure ikuspuntutik, jakina.<br />


Utzi iruzkina: