firefox-a: instalatu ez ezik, erabili

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-01-11 17:05
2

Ez dakit gogoratuko duzun, Joxe, baina blogean Iban Arantzabalen hitzaldiaren gainean idatzi nuen hausnarketan nahiko kritika agertu nintzen. Firefox-aren inguruan ere bai, baina ez eragozpenik edo alde txarrik ikusten niolako, baizik eta hizlariak erabili zuen tonuagatik batez ere. Eta gogoratuko duzu, agian, erantzun zenidala. Erantzun zenidan, behintzat firefox-a instalatu nuela, hori zela garrantzitsuena aditzera eman nahirik-edo. Ba, gauza bat aitortu nahi dizut, oso gutxitan erabili dudala orduz geroztik nabigatzaile hau, baina ez arrazoi konkreturen bategatik, ez, beste barik, lanean ez daukagulako, alde batetik, etxean ez naizelako akordatzen…

Dena den, egia da, bestalde, orain testigantza guzti hauek irakurtzean eta atzo zuk emandako azalpena entzun eta gero, erabiltzeko asmoa hartu ez ezik, ikastolan ere horren erabilpena bultzatzeko asmoa ere hartu dudala. Abantailak asko omen dira: orri guztiak eskura izatea, diseinu aldakorra edukitzea, Internet Explorer-ek ez dituen hainbat aplikazio izatea, jardun osoa bertatik bideratzeko aukera edukitzea, estentsioak erabili ahal izatea, gehigarriak ordenatzeko era, bizkortasuna, Soft librea... Bide batez, Mikel Irizarrek bezala nik ere nahiago ditut behetik gorako ekimenak…

Arrazoi guzti hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, baina egia esango dizut, –zenbat egia batera idazlan berean- nik, batez ere, euskaragatik erabiliko dut nabigatzaile hau. Ginekologoa aukeratzeko orduan ere euskaraz dakien ala ez begiratzen dudan bezala, antzerako jarrera hartuko dut hemen ere. Beraz, gaurkoz hemen nire hausnarketa eta banoa etxera portatilera ere firefox ekartzera.

asier

asier 2007-01-11 21:14 #1

Ez zara damutuko.

SOftware libreko hainbat programa probatu ditut, eta gehienak ez zaizkit gustatzen; ez ditut erabiltzen. Baina Firefox ezagutzen dudanetik (eta badira 4-5 urte), ez dut besterik erabili.

Ez dago kolorerik!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-28 19:27 #2

Uste dut aukera ona egin duzula, Edurne, eta zuzeneko motiboengatik. Ondo nabigatu Firefoxekin!

Utzi iruzkina: