Batzutan iruditzen zait erratu egin nintzela karrera aukeratzean. Ama izaten ikasi behar nuela uste dut. Kontua da hori ez dela unibertsitatean ikasten. "Eskerrak", pentsatuko dute batzuk. Baina, zergatik ez? Irudika dezagun momentu batez zein ikasgai eta ibilbide izango luketen ama egokia izateko ikasketek. UNIBERTSITATEA BAINO LEHEN... Derrigorrezko Hezkuntza: etapa honetan zehar lerroen bidez emango litzateke ikasgaia. Maitasuna nola eman ikastea ezinbestekoa izango litzateke ikasgaia gainditzeko; oinarrizkoa, jakina, pentsatuko duzu zuk, baina kontua da uste baino gehiagok adin hau i...
Gaurko astezken honetan Tagzania programa ezagutu dugu. Euskal Herrian sortua, Eibarren. Tagzania mundua etiketatzeko gure herriak sortu duen nazioarteko programa informatibo bat da. Honekin mapak lortu eta ikus ditzakezu, mundu osoko mapak. Gertutik, urrutitik... Interesgarria da!tagzaniapaste Tagzania: ebalzategi
Azaroaren 30ean On Jose Mari Arizmendiarrietaren omenez Gizabide Fundazioak antolatu zuen hitzaldian izan nintzen. Hizlari Bernardo Atxaga izan genuen eta Euskal Hiriaren gainean aritu zen. Oso gustura entzun nuen berak azaldutakoa eta esaten zuen gehienarekin bat nentorrenez, beste batzuei laburtzeko asmoa hartu nuen. Han esan zituenak pentsatzera eraman ninduten ni eta beharbada berdin gertatuko zaizu zuri ere. Jakina, ez du zerikusirik nire laburpen xume eta motzak eta idazleak hain dotore egin zuen solasak, baina beno... Gerra zibilaren ondorioz, ekonomikoki lur jota zegoen herri bat i...
Diario Vascon Aritz Gorrotxategik Bake Spamak izenburupean idatzitako kritikaren inguruan arituko naiz oraingo honetan. Ez zait batere gustatu artikulua, ez erabili duen tonua ezta mezua bera ere. Izenburua irakurtzerakoan, badirudi bi hitz hauetaz arituko dela: BAKEaz eta SPAMAz, hain zuzen ere. Baina ez. Spamaren aitzakia erabilita izugarrizko zaparrada botatzen du gizarte erakunde baten inguruan, bakea bideratzeko sortu den erakunde baten inguruan, hain zuzen ere. Hortaz, zertaz aritu nahi du benetan, spamek egiten duten kaltearen gainean ala sortu berri den erakundearen gainean? ...
Azken hilabete honetan fotonobela lantzen ari naiz ikasleekin. Aktore lanetan txikiak ere jarri ditugu, sortu dugun istorioan eurak baitira protagonista. Gainera, asto bat ere behar genuen eta lortzea nahiko zaila bazirudien arren, gure ikastolako garbiketa lanak-eta egiten ibiltzen den gizonak bazeukanez bat, huraxe ere erabili genuen pertsonaia nagusitzat. Argazkia, beraz, agertzen direnak horiexek denak dira: Pajarito, Manoloren astoa, Naiara, Iban, Irati, Ainara eta beste Iban. Norbaiti interesatzen bazaio, jakin dezala argazki sorta bat egin dudala Flickr programan.
Nire inguruko guztiak ibili dira antzera argazkiak ateratzera hurbiltzen nintzaienean: "ez atera, mesedez...". Eta nik uste dut argazki politak direla.
Argazkiei buruzko programa berri bat ikasten ari gara. Oso interesgarria: Flickr. Nire kamarak aurretik ez zuenez argazkirik, gelan atera behar izan ditut batzuk. Eta begira Nerearen irudi hau zein polita den!
Ekonomiaz aritu zen Iban bere hitzaldian zehar momenturen baten, ez gehiegi, eta ez ekonomiaz bere arlo zabalenean hartuta. Eta nik ere ekonomiari begiratuta egingo dut gaurko sintesia, bi lan egin beharrean bakarra egingo baitut bi gaien hausnarketa batean eginez. Zertaz arin naiz, lehenengo eta behin? Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren eta Berria egunkariko Irene Arraratsen gainean. Irene Berriako Estilo Liburua aurkeztera etorri zitzaigun HUHEZIko fakultatera ostiral arratsaldean. Biek tartekatu zuten geure hizkuntza modu batera edo bestera, gehiago edo gutxiago. Baina bai, hori i...
Ostiral arratsaldean gure infogelako ordenagailuak ikasleon antzera nekatuta daude. Zenbat kostatzen zaion interneti lanean hastea! Eta panorama honekin aztertu ditut Aurki.com-era joanik, hainbat blog: blogari.net, EHUko bloga... Lehenengo eta behin, sarean euskaraz zenbat idazten den ikusteak harritu nau, eta poztu, jakina, izugarri, gainera. Bestalde, diseinuari begira, teknofiloen multzoan ageri zen bat gustatu zait bereziki. Alaia eta dinamikoa iruditu zait. 53R61ren bloga, hain zuzen ere. Sustaturen diseinua ere atsegina iruditu zait, baina hau aurretik ezagutzen nuen. Zine bila ibili...
Afaltzen ari ginela seme txikiak bota du: "jo, ama, nik ere mobila nahi dut", "bueno... falta zaizuna 13 urte egin arte" erantzun dio anaia zaharrak (oraintsu bete ditu berak 13 urte eta orduan oparitu genion sakelekoa). Ziurrenik ez duela inoiz mobilik izango erantzun diot nik, berak urte horiek bete orduko beste zerbait asmatuko dutela. Haserretu da apur bat, baina gero hor ibili gara zer izango ote den ordurako asmatuko dutena imajinatzen. Batak txip moduko bat, besteak mikrofono txiki-txiki bat... ez duguna inondik inora geure buruan irudikatu Tim O´Reillyri egindako elkarrizketan iraku...
Uste dut aukera ona egin duzula, Edurne, eta zuzeneko motiboengatik. Ondo nabigatu Firefoxekin!