fotonobela ikasleekin

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-11-26 14:40

Azken hilabete honetan fotonobela lantzen ari naiz ikasleekin. Aktore lanetan txikiak ere jarri ditugu, sortu dugun istorioan eurak baitira protagonista. Gainera, asto bat ere behar genuen eta lortzea nahiko zaila bazirudien arren, gure ikastolako garbiketa lanak-eta egiten ibiltzen den gizonak bazeukanez bat, huraxe ere erabili genuen pertsonaia nagusitzat. Argazkia, beraz, agertzen direnak horiexek denak dira: Pajarito, Manoloren astoa, Naiara, Iban, Irati, Ainara eta beste Iban. Norbaiti interesatzen bazaio, jakin dezala argazki sorta bat egin dudala Flickr programan.P1010013


Utzi iruzkina: