blogen inguruan

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-11-05 10:05

Ostiral arratsaldean gure infogelako ordenagailuak ikasleon antzera nekatuta daude. Zenbat kostatzen zaion interneti lanean hastea! Eta panorama honekin aztertu ditut Aurki.com-era joanik, hainbat blog: blogari.net, EHUko bloga... Lehenengo eta behin, sarean euskaraz zenbat idazten den ikusteak harritu nau, eta poztu, jakina, izugarri, gainera. Bestalde, diseinuari begira, teknofiloen multzoan ageri zen bat gustatu zait bereziki. Alaia eta dinamikoa iruditu zait. 53R61ren bloga, hain zuzen ere. Sustaturen diseinua ere atsegina iruditu zait, baina hau aurretik ezagutzen nuen. Zine bila ibili naiz gero gaikako sailkapenean, hori baitut gustuko, eta ez dut aurkitu. Geroxeago konturatu naiz kulturaren azpi-gaitzat harturik, hortxe zegoela zinea, eta hor ibili naiz apur baten azken nobedadeak irakurtzen.

Oharra: konturatuko zinen ostirala aipatzen dudala eta igandea dela, baina gordeta nuen ostiraletik mezu hau, pixkat orrazteko eta gaur hartu dut horretarako denbora.


Utzi iruzkina: