Aritz Gorrotxategi eta Spamak

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-11-30 14:01

Diario Vascon Aritz Gorrotxategik Bake Spamak izenburupean idatzitako kritikaren inguruan arituko naiz oraingo honetan. Ez zait batere gustatu artikulua, ez erabili duen tonua ezta mezua bera ere. Izenburua irakurtzerakoan, badirudi bi hitz hauetaz arituko dela: BAKEaz eta SPAMAz, hain zuzen ere. Baina ez. Spamaren aitzakia erabilita izugarrizko zaparrada botatzen du gizarte erakunde baten inguruan, bakea bideratzeko sortu den erakunde baten inguruan, hain zuzen ere. Hortaz, zertaz aritu nahi du benetan, spamek egiten duten kaltearen gainean ala sortu berri den erakundearen gainean?

 

Ez dagoela bake elkarteak sortzearen kontra dio, baina bestelako inpresioa ematen du testuak. Zer da sinistu behar dudana? Artikuluan hainbat kontraesan ageri dela iruditzen zait.

 

Bestalde, zuzenbidea ikasi du eta nik ez. Beraz, ziurrenik ni baino gehiago daki datuen erabileraren inguruan. Eta, gainera,  horretan bat nator berarekin, ez dut ondo ikusten norberak nahi izan barik, datuok beste zerbaiterako erabiltzea. Eta badakit, beste batzuk esanda, izan ere, nik ez baitut momentuz spamarekin arazo handirik, izugarrizko amorrua ematen duela norberak nahi ez duen mezua jasotzea.

 

Dena den, “sinadura tranpa” batetik jasoko zituen Lokarrik bere datuak? Nik ere sinatu izan ditut eta ez dut inongo mezurik jaso. Ez da izango, ba, lagunen batek eman diola erakundeari. Beno, en fin, jakiteko modu errazena bertan galdetzea izango litzateke, ez? Eta bide batez, modu zuzenagoan egin ahal izango litzateke protesta, ez?


Utzi iruzkina: