(...) Nire lurraldean ez dago behientzako eta ahuntzentzako larrerik. Gamelua eta bere kumearentzako lurra da. "Tenereā-an, Ebouss iparraldean Ez dago ezer Ez zuhaitzik, ez belar izpirik Eta beti bero dago (...) ...
Handik eta hemendik, gurera, zerbait hobeagoren bila datozenei.Gehiegitan, ikustezin, bilakatzen zaizkigun horiei.Etxekoengandik, urruti, isilik negar egiten dutenei.Eta, irribarrerik zoragarriena, eskeintzen digutenei.
Saguiet el Hamra, 1909-1910 eko negua Amets batean bezala azaldu ziren, dunaren tontorrean, oinekin altxatzen zuten hondar-gandu artean, erdi ezkutuan.Poliki, haranera jeitsi ziren, ia ikusezina zen bideari jarraiki. Karabana buruan, gizonak zihoazen, artilezko estalkietan bildurik, aurpegiak, belo urdinetan mozorroturik. Eurekin bi edo hiru dromedario, ondoren, mutiko gazteek xaxaturiko ahuntz eta ardiak.Emakumeek ixten zuten lerroa.Estalkien astunak, enbarazu egiten zien irudi astunak ziren, eta beso eta bekokietako azalak, ...
Euskararen nazioarteko egun honetan, eman iezadazue freskura, eman iezazkidazue hizkuntza txiki erraldoiak, eman iezadazue ura! Hizkuntza poteretsu uniformatzaileen ikasi beharraz nazkaturik, hots berrien, soinu desberdinen egarri, eman iezadazue airea! Begi desberdinak, mundua ikusteko. Bestelako ahotsak, bizitza kantatzeko. Harridura aurpegietan, Keinu arrotzak, urrutiko hitzak. Txirotu ez nadin. Kolorerik gabeko gizarte batean, ito ez nadin. Bestea ulertzeko, pazientzia izatea zer den ahaztu nahi ez dudalako. Bestearen lekuan jartzea zer den, present izan nahi dudalako. Jar iezazkidazue ...
Harriturik uzten naute, Saharan zehar, aste beteko zeharkaldiak iragartzen dituzten bidaia-agentzia horiek. Mutikoa nintzelarik, orduak eta orduak ematen genituen kilometro gutxi batzuk egiteko, eta, Frantziara iritsi orduko jakin nuen, bizpahiru egun, aski zireka, Saharako hainbat basamortu zeharkatzeko!Mendebaldeko gizarteko beste erokeria bat!Mortua, ez da zeharkatzen, barneratu egiten da bertan.Denbora luzez, oinez ibiliz gero, todo-terrenoan ibilita baino urrutirago helduko zara.Frantzian egin nuen, abiaduraren aurkikuntza, ustekabe zoragarria izan zen niretzat, baina ez...
Hawad, poeta eta margolari tuarega: Ortzimugako olatua Egunsentiaren eskubiko hegoa desegin da nire ezkerreko sorbaldan Noraezean nabil Haizea Giza mortua Nire herria utzi dut amildegi ertzean Oi zu deabru kuartzozko begidun Ez al duzu osasun-amildegirik malkorik gabeko oreinkume begi-ninientzat Eta irudikeria bulkada bat Infinitoki berrasten den urrutiko oihal amaigabeak biltzeko asmo hutsez meteorito arrastoen truke ehiza baztertu duen gepardoarentzat Ai noraeza! ortzimugako olatua Nire orpoak nire begirada jarraitzeko erabili ditut Gure aztarnen arrastorik ez ezpada desegi...
Mortua, lo dagoen herensugea da. Bere baitara bildurik, bizitzari bizkarra erakutsiz, axolagabekeriarik bortitzenaren magalean, lo dirauena.Gaur, ordea, aspaldiko partez, esnatu ezezik, soinekorik dotoreenez apaindu, eta dantzarik alaienean, ikusi dugu munstroa. Zalaparta batean, jira-biraka, kolorerik ederrenen jabe, usainik gozoenak aireratuz.Soinu hezeek limurtua.Izan ere, gaur, euri tantek esnarazi dute mortua, azala ferekatu diote, garbitu, laztandu, freskatu, busti... dute.Festa da gaur ezereza!Antzua, emankor.Hila, bizi.Heriori, iruzur egin dio beste behin ere, urak, bizitzak.Am...
Hareazko mendiak, harro begiratzen dizu, goitik. Hortxe daukazu, formarik, eta kolorerik sentsualenetik, berotasun lizunenetik deika. Probokazio hutsa da, eta saiatu beharrean zaude. Eman duzu aurreneko urratsa, eta bazoaz, enkontru desiratuenaren bila. Hirugarren urratsean, belaunetaraino hondoratu zara, baina, ez duzu etsiko, hain da ederra! Urrats txikiagoekin saiatu zara oraingoan, eta tira, badirudi baietz, oraingoan asmatu duzula, aurrera zoaz! Bi pausu gora, hiru behera, bost kiloko zama oinetako bakoitzean. Eseri egin zara, une batez. Hondarraren leunak, irrist egin dizu beh...
Horrela, bakarrik, eta hizketarako lagunik gabe, sei urtez bizi izan nintzen Sahara basamortuan, matxura izan nuen arte. Zerbait puskatu zen nire motorrean. Eta nirekin, ez mekanikaririk, ez bidaiaririk, ez nuenez, konponketa zail bati, neronek bakarrik aurre egiteko, prestatzen ari nintzen. Hil ala biziko kontua zen. Zortzi egunetarako, apenas nuen edateko urik. Lehenengo arratsaldean, eta edozein kristaurengandik, mila milatara, loak hartu ninduen hondarraren gainean. Ozeanoan, batel baten gainean, naufrago bat baino isolatuago nengoen. Beraz, irudika ezazue nire harridura, eguna zabaltze...
Aljeriak, errebelde libiarrek jazarririko 500 bat tuaregi, babesa eskeini die; emakumeak, haurrak eta zaurituak daude horien artean.Libiako tuaregen koordinatzaileen buru den Ichak Ag Hacini-k, errebeldeek, tuareg libiarren aurka, egindako talde-erahilketak salatu ditu, eta ,Aljeria hegoaldeko tribu tuaregek, bere kideak babes ditzaten, mugak irekitzeko eskatu dio, Aljeriari.Maliri dagokionez, berriz, diru-bilketa bat egin dute, jatorriz maliarrak diren, baina, nazionalitate libiarra duten militar ohiak artatzeko."Militar ohi hauek, bere kabuz, naturan galtzen utzi ordez _arrisku iturr...