Arkumea basamortuan
Horrela, bakarrik, eta hizketarako lagunik gabe, sei urtez bizi izan nintzen Sahara basamortuan, matxura izan nuen arte. Zerbait puskatu zen nire motorrean. Eta nirekin, ez mekanikaririk, ez bidaiaririk, ez nuenez, konponketa zail bati, neronek bakarrik aurre egiteko, prestatzen ari nintzen.
Hil ala biziko kontua zen. Zortzi egunetarako, apenas nuen edateko urik.
Lehenengo arratsaldean, eta edozein kristaurengandik, mila milatara, loak hartu ninduen hondarraren gainean.
Ozeanoan, batel baten gainean, naufrago bat baino isolatuago nengoen. Beraz, irudika ezazue nire harridura, eguna zabaltzearekin batera, ahots samur batek esnatu ninduenean. Honela zioen:
- Mesedez... marraz iezadazu arkume bat!
- Zeee!
- Marraz iezadazu arkume bat.
- Tximista batek ,jo izan banindu baino azkarrago zutitu nintzen. Begiak igurtzi nituen. Ongi begiratu nuen. Eta serio demonio aztertzen ninduen mutikotxo bat ikusi nuen.
Hona hemen, aurrerago egin nuen, bere portreta.
Baina nire marrazkia, noski, ez da modeloa bera bezain liluragarria. Ez da nire errua. Nire margolari eginkizunetan, sei urte nituenean, pertsona helduek gutxietsia izan bainintzen, eta boa itxiak eta irekiak baino ez nekien marrazten.
Beraz, agerpen hari, begi izutu, harrituekin begiratzen nion. Ez ahaztu, edozein kristaurengandik mila milatara nengoela. Baina nire mutikotxoak, ez zirudien, ez galduta, ez nekeak lehertuta, ez egarriak lehertuta, ez gosez hilda, ez egarriz hilda, ez bildurrez hilda. Ez zuen inondik inora, basamortuaren erdian galduriko ume bat ematen.
Behingoz, hitz egiteko gai izan nintzenean:
- Baina... zertan zaude hemen?
Eta, berak, gozo-gozo, eta zerbait biziki garrantzitsua bailitzan, serio-serio, errepikatu zidan:
- Mesedez... marraz iezadazu arkume bat...
Antoine de Saint-Exupéry: Printze txikia